Previous Image
Next Image

info heading

info content

Aurkezpena

Urola Garaiko Garapenerako Agentzia S.A. –UGGASA- Eskualdearen Garapenerako Agentzia da, 1994an eratua. Urola Garaia Mankomunitateak sustatu du, eta Urola Garaiko garapen sozio-ekonomiko iraunkor eta elkartasunezkoa bideratzera begirako jarduera eta ekintzak ditu xedetzat.

Ezkio-Itsaso • LegazpiUrretxu Zumarraga

Erregai-saltzailea

Kategoria: Merkataritza, salmentak eta bezeroentzako arretaLanlekua: LEGAZPI

Etxeko enplegatua

Kategoria: Lanbideak, arteak eta ofizioakLanlekua: LEGAZPI


TURISLAN, Gipuzkoako Turismo Enpleguaren 1-go Feria

¿Turismo eta ostalaritza eremuan lan bila zabiltza? Etor zaitez Uggasan, martxoak 2an, Ficoba-k antolatu duen Turismo arloko lehen enplegu-feriari buruzko hitzaldira. Ordua 9:30 etan izango da: Eremuko lan eskaintzetara izena emateko aukera. Norbere kurrikuluma aurkeztekoa aukerak.   Etortzeko interesa baduzu, dei ezazu hurrengo telefonora: 943 25 00 98 (UGGASA)

Zer da Gazte Berma Sistema? 30 urte baino gazteagoentzako enplegu estrategia.

Urtarrilak 24ean, Gazte Berma Sistema ezagutzeko ikastaroa antolatuko dugu. Zer den ezagutuko dugu, baldintzak, izena emateko pausoak etab…inguruko zalantzak argituz. Data: Urtarrilak 24, asteartea. Ordutegia: 9:30 – 12:30. Lekua: Uggasa, Patrizio etxeberria 3, ent. Legazpi. Izena emateko Uggasako bulegotik pasa edo 943 25 00 98 telefonora deitu.

Zure lan-bilaketan, zeintzuk dira erabiltzen dituzun web orriak?

Ikastaro honen bidez, zure profil profesionalaren arabera, CV-a ezagutarazteko web gune nagusienak ezagutu ahal izango  dituzu, eta inguruko lanpoltsetan izena eman. Data: urtarrilak 26. Ordutegia : 9:30 – 12:30. Lekua: Uggasa, Patrizio etxeberria 3, ent. Legazpi. Izena emateko Uggasako bulegotik pasa edo 943 25 00 98 telefonora deitu.

Kurrikulun egokia al duzu? Nola egin kurrikulun eraginkorra.

Laguntza behar al duzu zure kurrikuluna ondo antolatzeko eta eraginkorragoa egiteko? Kurrikuluna egokia izanda, aukera gehiago eduki daitezke lanpostu batean aukeratua izateko. Urtarrilan 19an, kurrikulunari buruzko tailerra antolatuko dugu honen inguruko zalantzak argitzeko. Ordutegia: 9:30 – 12:30. Lekua: Uggasa, Patricio etxeberria 3, Legazpi. Interesatuak Uggasa-ko bulegora bertaratu  edo 943 25 00 98 telefonora deitu.