Langabezian zaude eta irailatik aurrera formakuntza bat hasteko intentzioarekin? Animatu parte hartzen! Hazilan 2018

Irailatik aurrera, Uggasan, HAZILAN-eko 3. edizioa martxan jarriko dugu, oraingoan, “Gaitasun komertzialak eta salerosketa teknikak” hobetzeko formakuntza eskeiniz. Iadanik izen emate epea zabalik dago, goi mailako ikasketak dituzten langabetuei zuzendurik egonez. Helburu nagusia, langabetuek, euren gaitasun pertsonalak eta ezagutza teknikoak garatzea izango da, aldi berean, Urola Garaiko enpresekin harremanetan jarriko dien praktikak edo proiektuak eskeintzea. InformazioaGehiago irakurri >>

Gipuzkoako enpresa industrietan Zibersegurtasuna sustatzeko programa

Gipuzkoako Foru Aldundiak ondorengo eremuetan Zibersegurtasun proiektuak garatzeko programa atera du : a) Hardwarearen/softwarearen egoerari buruzko diagnostikoa, zibersegurtasunari dagokionez. b) Zibersegurtasun plan bat idaztea. c) Zibersegurtasun plan bat gauzatzea Eskatzeko epea: Irailak 28 18-18 Zibersegurtasuna

Gauzatu Industria Programa

Oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sortzeko eta garatzeko Gauzatu Industria programa. Eskatzeo epea: Irailak 12, 12.00ak arte. Informazio gehiago: www.spri.eus/Gauzatu; EHAA 131 zb., 2018/07/09 17-18 Gauzatu Industria  

Smart Mobility Industry programa

Programa honen xedea da Gipuzkoako enpresetan eraldaketa sustatzea, beraien jarduera Smart Mobility Industry kontzeptuarekin erlazionatutako negozio-hobi berrietara bideratzeko, bereziki elektromugikortasun, energia biltegiratze eta ibilgailu autonomoarekin erlazionaturiko jarduera sektoreetan. Eskatzeko epea, irailaren 12an, 13.00etan amaituko da. Eskaera egiteko, www.sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

Enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzeko programa

Diruz lagunduko diren jarduketak ondorengoak izango dira: enpresetan ezarpen prozesuak bultzatzen dituzten proiektuak, baita ikerketakoak eta arlo hauen garapenekoak ere: tresnak, metodologiak, lanabesak, ebaluazio sistemak, hedapena, sozializazioa eta balorazioa, eta esperimentazioa. Eskatzeko epea: Uztailak 24, 12.00ak arte. Eskaera: www.sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

LEHEN AUKERA Programa

Programa honen xedea, titulua edo prestakuntza izanik beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzea da. Gazteak 16 eta 30 urte bitartekoak izan beharko dira. Lan-kontratu mugagabeak eta gutxienez 6 hilabete irauten duten praktikaldiko kontratuak diruz lagunduko dira. Kontratu horiek ekainaren 21etik 2018ko urriaren 31ra bitartean hasiGehiago irakurri >>

Global Training Bekak 2018

Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, eta Donostiako Sustapenak, Donostiako Ekonomiaren Garapenerako Sustapen Sailak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 60 Global Training Beka banatuko dituzte aurten ere.   Inskripzio epea ekainaren 15-etatik, uztaila 16-erarte da.   Gure web orria kontsulta dezakezu hemen: 2018ko Global Training Bekak

XIII. argazki lehiaketa fokatu 2018

Ezkioko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako Udalek argazki-lehiaketa hau antolatzen dute gure udalerrietako Tokiko Agenda 21ek oinarri hartu duten gure ingurunearekiko kontzientziazioa bultzatu nahian eta garapen iraunkorraren kontzeptua zabaldu nahian. Hauxe da lehiaketaren helburua: gure inguruan dauden arazo sozial, ekonomiko eta ingurumenekoei eta horiek  konpontzeko bideei buruz hausnartzera lagunduko dizkiguten irudiak hartzea.