Enpresen Sorrera

Sortzen, Urola Garaiko ekintzaileei zuzenduriko Zerbitzua da eta hauentzat ingurune apropos bat sortzea du helburutzat.

Gure xedea, Urola Garaikoak diren eta ekintzailetasunarekiko edo eta barne ekintzailetasunarekiko jarrera duten pertsonak mobilizatu, elkartu eta aholkatzea da.
Zertarako? Eskualdean lana eta aberastasuna sortuko duten enpresa proiektuak bultzatzeko, berritzaileak direnei, babes berezia eskainiz.
Nola? Ondorengo zerbitzuekin:

Enpresen sorrera - aholkularitza

AHOLKULATITZA
Negozio ideia edo proiektu bat duten pertsona ekintzaileak babestu, aholkatu,
informatu eta lagundu. Babes eta laguntza enpresaren sorrera fasean, batez ere,
finantzaketa iturriak eskuratzeko orduan eta trebetasun profesionalarekin.
Enpresen sorrera - Formakuntza

FORMAKUNTZA
Pertsona ekintzaileei eskainitako formakuntza da. Bertan, ezagutza ezberdinak
jasotzen dira ondoren euren negozioen garapenerako erabilgarriak izango direnak
eta ekintzaileen konpetentziak eta abileziak lantzen dira ekintzailetasuna sustatzeko.
Honez gain, beste PERTSONA, BALIABIDE eta ESPERIENTZIekin elkartzeko espazio bat aurkituko duzu:
Enpresen sorrera - Sortzen topagunea

SORTZEN TOPAGUNEA
Ezagutza maila, elkarlana eta eskualdeko pertsona ekintzaileen arteko sinergiak sustatzeko
ekitaldiak dira.
SORTZEN ENPRESAGUNEA: 2 zerbitzu ezberdinekin
Enpresen sorrera - Sortzen cowork

SORTZEN COWORK
Elkarbanatuta dagoen lan espazio bat da, non enpresa eta profesionalek kostu baxu
baten bidez: bulego bat, ekintzailetasuna, beste enpresa batzuekiko
erlazioak eta sinergiak sortzen dituzte.
Enpresen sorrera - sortzen inkubategia

SORTZEN INKUBATEGIA
Sortu berri diren enpresentzat bulegoak, beraien jarduera eskualdean berria,
beste enpresa batzuei zerbitzuak eskaintzen dizkiena eta eskualdean
balore soziala eta ekonomikoa eskaintzen duena izan behar du.