Informazioa eta bitartekotza

ZERBITZUAREN HELBURUA

  • Eskualdeko enpresen garapen integrala erraztea, enpresa txikienena bereziki, eta lehiakortasuna, hazkundea eta lanpostuak sortzeko ahalmena sustatzeko baliabideak eskaintzea.
  • Laguntzak eta diru laguntzak banatzea eta kudeatzea.
  • Enpresa Ekimen berriei laguntzea
  • Enpresa Txikiak eta Ertainak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrietara Egoki daitezen Sustatzea eta Dinamizatzea.Ingurumenaren gaineko Jarduerak Sustatzea eta horietan Buru Izatea.
  • Urola Garaiko industria ehunduraren diagnostiko orokorra eguneratzea

NORI ZUZENDUA

Urola Garaian ezarritako edozein sektoreko Enpresa Txikiak eta Ertainak.

ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK

  • Erakunde publikoen programen gaineko Informazioa eta Zabalkundea, eta bitartekotza egitea.
  • Eskualdeko enpresek inbertsioak egiteko eta berritzaile izateko egindako ahaleginak sostengatzeko ekintzak egitea (erakunde publikoekiko bitartekaritza eta diru laguntzen kudeaketa batik bat).
  • Ingurumena kudeatzeko, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berriak sustatzeko eta kudeaketa hobetzeko zerbitzuak eta lan bitartekaritzako zerbitzuak ematea, eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuen zerbitzuetara bideratzea.

 

VALORA PROIEKTUA:

Informazioa eta bitartekotza Urola Garaian  Gizarte funtsak zure etorkizunean inbertitzen du

Euskadi 2007- 2013 programa operatiboaren bidez Europar Gizarte Funtsak % 50ean finantzatutako Valora proiektuak helburu nagusitzat dauka Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan enpresa kudeaketari eta lan antolamenduari buruzko sentsibilizazioa, zabalpena eta aholkularitza garatzea.

Horretarako, jarduera ekonomikoko sektore desberdinetan eta hainbat enpresa arlotan esku hartzea dauka xede programa desberdinetan gauzatzen diren lau lan planen bidez:

ESKU HARTZEKO PROGRAMAK

  1. Laguntza plana
    Plan honek helburu dauka enpresen beharrak bisitaldi jarraituen bidez eta focus groups izenekoak edo hiri behatokiak abiaraziz antzematea, sektorekako txostenak eta ikerketak burutzea eta enpresentzat zein agentzietako teknikarientzat ezagutza kudeatzeko tresna bat abiaraztea
  2. Sensibilizazio plana
    Enpresetan sustatu beharreko balio berriei buruzko tailerrak eta jardunaldiak zein hausnarketarako mintegiak edo foroak abiaraztea. Honetaz gain, jarduera plan honen barruan hamabost egunean behingo informazio buletinak egiten ari dira enpresetara bidaltzeko.
  3. Berdintasun plana
    Jarduera plan honen barruan pertsonen balioan eta berdintasun eta ugaritasun planak ezartzeko berariazko metodologietan oinarritutako antolakuntza eredu berriak ezartzeko laguntza eta aholkularitza lantzen ari dira.
  4. Hobekuntza plana
    Izaera estrategikoko proiektuak garatzeko laguntza eta aholkularitzari begirako jarduera bat da, honako arlo hauei dagokienez: produktuen sormena eta garapena, negozioen berdefinizioa, ekoizpen eta merkaturatze prozesuak, ezagutza eta berrikuntzaren kudeaketa.

Microsoft has not given any specific date or timeline on when a technical preview of internet explorer 9 is going to be more about the essayist available for public download