Txertatu Merkatuan

Zer da?Nori zuzendua?Fase 1. EGOKITUFase 2. TREBATUIzen ematea eta informazioa.

Txertatu Merkatuan proiektua da:

  • Aukera honen bidez, 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteek, betiere kualifikazio gutxikoak, lanik gabekoak eta prestakuntza jasotzen ari ez direnak badira, orientazio eta formakuntza sozio-laboral batean parte hartu ahalko dute, motibazioa eta gaitasun pertsonalak garatuz., eta era berean gaur egun erabiltzen diren lan bilaketa teknikak ezagutuz.
  • Ikuspegi praktikoa duen Formakuntza honek, hainbat gaitasun eta abilezia bereganatzeko motibatuko die:
    • Jarreretan, jokabideetan eta bizitza-moduan aldaketak eragitea, ikaskuntzarako eta gizarteratzerako ahalmena eta gaitasuna berreskuratzeko.
    • Autoestima eta motibazioa garatu, esku-hartze metodologia berriztatzaileekin.
    • Prestakuntza prozesuetara hurbiltzeko eta zirkuitu laboraletara sarrera eduki ahal izateko.
    • Ibilbide pertsonalizatuak garatzea, parte-hartzaileei zailtasunak gainditzea eta enpleguarekin erlazionatua dagoen prestakuntzara hurbiltzea ahalbidetuko dietenak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %91.89, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.
Logo Fondo Social Europeo
Logo Txertatu Merkatua
Logo Garapen. Por y para el desarrollo
Logo Uggasa

Proiektua zuzenduta dago:

  • 16 eta 30 urte bitarteko gazte langabetuei, DBH, Erdi Mailako Heziketa Profesionala (FPI) edo unibertsitateko ikasketak bertan behera utzi dituztenak.
  • Unibertsitateko ikasketak bertan behera utzi dituzten gazteei, langabezian egonda eta beste prestakuntza jasotzen ari ez direnak.
  • Ezinbestekoa: Gazte Bermearen Sistema Nazionalean inskribatuta egotea.

Proiektura sartzeko atea da. Fase honetan, lan-arloko abileziak identifikatzen dira. Garatzen dIren jardueretan lan-konpetentziak identifikatzen laguntzen dio gazteari, jarduera horietan oinarrituta profil profesionalak eginez.

JARDUERA

JARDUERA DESBERDINAK

  • NORBANAKOAK: ezkutuko konpetentziak eta lan-abileziak identifikatzeko eta balioztatzeko, enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokituz. Metodologia hainbat galderarekin abiatzen da, pertsonek erantzun beharrekoak, bakoitzak gogoko dituen eta normalean garatzen dituen jarduerak aukeratuz.
  • TALDEKOAK:arte-hartzaileek beren gaitasunak banakako ekimenaren eta talde-lanaren bidez garatzeko bideratutakoak, egiteko gai direnari buruzko ikuspegi berri bat lor dezaten.

Honen helburua “Egiten ikastea” izango da, gaur egun merkatuak balioetsitako abileziak indartzeko, eskualdeko elkarte edo erakundeen beharrei erantzuteko jarduerak martxan jarriz.

TALLER-txertatu-merkatuan-eu

KONPETENTZIA TEKNIKOETAKO PRESTAKUNTZA-TAILERRAK

BILTEGI LAGUNTZAILE LANETAN ARITZEKO IKASTAROA:
Helburuak:
  • Jakintza teknikoa eskuratzea laneratzeko egiazko aukerekin enpresen eskarien arabera.
  • Enpleguarekin lotutako prestakuntzara hurbiltzeko eta trebetasun berriak eskuratzeko.
Edukinak:
  • OrgaJasotzaileak.
  • Garabia bereziak.
  • Jasotzaileak.
  • Lan arriskuen prebentzioa. Oinarrizko maila. // Lehen Sorospenak.
  • Alturatako lanak.

Iraupena: 100 ordu.
Data: Apirila – Maiatza 2017.

Izena emateko Urola Garaiko Garapenerako Agentzia-ko Enplegu Zerbitzura jo behar da:

Uggasa
Patricio Etxeberria, 3 ent.
20230 Legazpi.

Text-to-speech means exactly that you type a word and who can do my homework www.domyhomework.guru the program says it