Urola Garaia eskualdea

Urola Garaia eskualdea:

Urola Garaia eskualdea, Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga udalerriez osatua dago. Urola ibaiak zeharkatzen du eta hegoaldean Aitzkorri mendikatea du mugakide. Urola Garaia eskualdea batez ere lurralde industriala da, batik bat metalurgiak eskualdean izan duen garrantziagatik.

Urola Garaia eskualdea Ezkio-itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga udalerriez osatua.

Ingurunea:

Urola garaia eskualdea oso estu dago bat eginda jarduera industrialera, batik bat burdinak eskualdean izan duen garrantziagatik. Horrez gain, nekazal eta abeltzaintza mundua oso presente egon da hainbat adierazpen kultural eta gastronomikotan.

Bisitarientzat interes handiko hainbat ingurumen natural daude eskualdean, azpimarragarrienak basoak, haritz kandugabe formakuntzak, errekak eta Aizkorri, korosti, aizeleku, irimo, izaspi edo samiño gailurrak direlarik. Gainera landako auzoek ondare natural eta kultural sendo bat osatzen dute.

Jarduera erlijiosoa interes arkitektonikoko hainbat eraikuntzetan dago islatuta. Aipagarrienak, La Antigua ermita, Santa maria de la Asuncion eliza eta San martin de Tours eliza dira.

Jauregui haundia, Areizaga, baraoicoa , Ipeñarrieta, Elorregu eta Bikuña jauregiek, baserriek, Urretxuko kasko mediebala, elurtegiek, karegindegiek eta eskulturek osatzen dute eskualdearen eskaintza arkitektonikoa.

Ez da komeni ahaztea burdinolen, urtegien, erreken, meatokien eta labeen presentzia, izan ere eskualdearen balioa handitzeaz gain, urteetan zehar eskualdeak burdin sektorean izan duen tradizio eta kultura erakusten du.

Biztanleria eta jarduera ekonomikoa:

Urola Garaia eskualdeak gutxi gora behera 26.300 biztanleko populazioa dauka, Zumarraga izanik herririk populatuena. Eskualdea estrategikoki dago kokatuta bai Gipuzkoan, bai EAEn.

Udalerria

Biztanle kopurua

Ezkio-Itsaso

570

Legazpi

8.621

Urretxu

6.755

Zumarraga

9.974

Sektorialki, eskualdearen hazkundea sektore metal-mekanikoaren garrantziagatik egon zen oinarritua, bereziki enpresa handi batzuei esker (Patricio Etxeberria eta Orbegozo), hauei esker hainbat enpresa ertain eta txiki sortu zirelarik. Espezializazio industrial eskualdearen bereizgarri nagusietako bat jarraitzen du izaten (2001. Urtean ia populazioaren erdiak sektore metal-mekanikoan egiten zuen lan)

Laurogeigarren hamarkadako krisiak, asko eragin zuen eskualdean, baina ahala ere laurogeita hamargarren urtean egin zen berreraikitze ekonomikoa industrian oinarrituta egin zen, ahala ere, industria berritzaile bat izan zen, non produktuen kalitate eta diseinuak prezioak bezain besteko garrantzia zuen. Industria berri honek, zerbitzuak, kontzeptu ekonomiko berriak, jarduera berriak, eta gestio mota berriak gehitzen ditu.

Gaur egun,

  • Eskualdeko ekonomiak automobilgintza eta eraikuntza sektoreen jarduera laguntzaileekiko menpekotasuna du, honen ondorioz eskualdeak krisi ekonomikoa indar handiz sufritu du.
  • I+D presentzia baxua da enpresetan eta honen ezagutza duten enpresen presentzia oso baxua. Hala ere, azken urteetan produktuak nazioartekotzearen eta enpresa berrien eraikuntzan SORTZEN proiektuaren bidez, esfortzu handia egiten ari da eskualdea.
  • Sektore Metal-mekanikoko 4-5 enpresa handiak kenduta, enpresen sarea atomizazio indartsu baten eta enpresa txiki askok teknologiaren inguruan, merkatu berrien ezagutzan, berrikuntzan, kooperazioaren kulturan eta aliantzetan duten beharrengatik dago bereiztuta.

 

Urola Garaia eskualdea eta osatzen dituzten udalherrien informazio turistikoa nahi baduzu, sartu hurrengo webgunean: www.urolagaraia.com

Turismo Urola Garaia eskualdea

Exclusively provided them with information of the blu-ray www.topspyingapps.com/ release