Zeintzuk gara

Urola Garaiko Garapenerako agentzia (Uggasa)

Urola Garaiko Garapenerako Agentzia S.A. –UGGASA- Eskualdearen Garapenerako Agentzia da, 1994an eratua. Urola Garaia Mankomunitateak sustatu du, eta Urola Garaiko garapen sozio-ekonomiko iraunkor eta elkartasunezkoa bideratzera begirako jarduera eta ekintzak ditu xedetzat. Uggasak eguneroko jardunean heltzen dituen lan arloak honakoak dira:

1. ENPRESAK SORTZEKO LAGUNTZA
2. ENPLEGU ZERBITZUA
3. ETEEI LAGUNTZEKO ZERBITZUA
4. MERKATARITZARENTZAKO LAGUNTZA TEKNIKOA
5. ESKUALDE MAILAKO BESTE PROIEKTU BATZUK

Agentzia hau Kapital Publikoko Sozietate Anonimo bat da, dirua irabazteko asmorik gabea, eta bere Administrazio Kontseiluan eskualdea osatzen duten lau udaletako ordezkari politikoak daude. Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalen laguntza izateaz gain, UGGASAk oso lankidetza aktiboan jarduten du Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren, INEMen eta Europar Gizarte Fondoaren programekin, aipatu erakunde guztiak ere gogotsu ari baitira garapen ekonomiko eta sozialera begirako lanean.

Steigerung klimax rhetorische figur stand 2010 seminararbeit ghostwriter dieser text befindet sich in redaktioneller bearbeitung