Enpresen antolakuntza eta administrazioko goi-mailako teknikaria, orokorrean

Kategoria: Enpresak, administrazioa eta finantzak
Lanlekua: LEGAZPI
Eskaintzaren Urtea: 2023
Eskaintzaren Zenbakia: 7 / 162023000782
Eginkizunak: 

Zuzenean Zuzendaritza Nagusiaren mende egonik, pertsona hori izango da Taldearen kontabilitatearen, finantzen eta diruzaintzaren arduraduna: Konpainiaren kontabilitate-antolaketa zuzenduko du, enpresaren baliabideak optimizatzeko eta finantza-txostenak zehatz-mehatz eta ezarritako epean egiteko; urteko aurrekontuaren finantza-plangintza eta jarraipena egingo du, bai eta izan ditzakeen desbideratzeak ere; inbertsio- eta desinbertsio-politiken ardura hartuko du, bai eta konpainiaren finantzaketarekin lotutako gaiena ere; diruzaintza kudeatuko du, kredituak eta kobrantzak kontrolatuko ditu eta enpresaren zerga-kudeaketa optimizatuko du. hirugarren batzuekiko harremana gainbegiratuko du: finantza-erakundeak, kanpo-auditoreak, administrazioak…
Ezinbestekoa: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura edo gradua. Gutxienez 5 urteko esperientzia antzeko lanpostuan. Baloratzeko: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Masterra, Finantzak,…

Izena eman
« »