BERRABIARAZI Autonomoei eta ETEei bideratutako laguntza zerbitzua / Servicio de Apoyo dirigido a Autónomos/as y PYMES

Foru Aldundiarekin elkarlanean UGGASAk laguntza zerbitzua eskainiko die eskualdeko autonomo eta ETEei dituzten erronken inguruko hausnarketa estrategikoa egin dezaten. Iosune Telleria Enpresen Garapenerako teknikariaren eta Amaia Amenabar Ekintzailetza teknikariaren esanetan “Etorkizunean pentsatzeak orainean jardutea eskatzen du. COVID19-ak eragindako krisia gainditzeko eskualdeko eragile ekonomikoen alboan egon nahi dugu”.

Enpresaren egungo egoera aztertuz, gabezi eta indarguneak diagnostikatuz, epe motz eta ertainerako erronkak identifikatuz eta laguntza-programen eta intereseko gaien inguruko orientzazioa emanez, zerbitzu pertsonalizatua emango zaio enpresa bakoitzari.

Horretarako Mondragon Unibertsitateak  garatutako “Abiapuntua eta Etorkizuna” izena duen diagnostikorako tresna  erabiliko da. Bereziki diseinatutako erraminta da eta elkarrizketaren bitartez, enpresaren giltzarrizko erronken inguruan hausnartzen laguntzeko balio du, momentuko erradiografia osoa eskainiz. “Enpresek beren jarduera berreskura dezaten egin nahi dugu lan. Denon artean ekonomia eta enplegua berpizteko sarea sortu behar dugu” diote Telleriak eta Amenabarrek.

Interesa izanez gero idatzi itelleria@uggasa.eus edo aamenabar@uggasa.eus  helbideetara edo deitu  943 725 829 telefonora.

 

En colaboración con la Diputación Foral  de Gipuzkoa, UGGASA ofrecerá un servicio de apoyo a la reflexión estratégica sobre los retos a los que se enfrentan las personas autónomas y las PYMEs de la comarca. Según Iosune Telleria, técnico de Desarrollo Empresarial, y Amaia Amenabar, técnica de Emprendimiento, “pensar en el futuro implica actuar en el presente. Queremos estar al lado de los agentes económicos de la comarca para superar la crisis provocada por el COVID19”.

Analizando la situación actual de la empresa, diagnosticando carencias y fortalezas, identificando los retos a corto y medio plazo y aportando información sobre programas de apoyo y otros temas de interés, se ofrecerá un servicio personalizado a cada empresa.

Para ello se utilizará la herramienta de diagnóstico denominada “Abiapuntua eta Etorkizuna” (Situación de partida y Futuro) desarrollada por Mondragon Unibertsitatea. Se trata de una herramienta especialmente diseñada para ayudar a través del diálogo a reflexionar sobre los retos clave de la empresa, ofreciendo una radiografía completa del momento. “Queremos trabajar para que las empresas recuperen su actividad. Entre todos tenemos que crear una red para reactivar la economía y el empleo”, dicen Telleria y Amenábar.

Las personas interesadas pueden dirigirse a itelleria@uggasa.eus o aamenabar@uggasa.eus o llamar al teléfono 943 725 829.