Gaur hasi da Lanbidek finantzatuta, “Etxez etxeko laguntza soziosanitarioaren Ziurtagiri Profesionala” eskuratu ahal izateko ikastaroa / Hoy comienza el curso financiado por Lanbide para la obtención del “Certificado Profesional de Asistencia Sociosanitaria a Domicilio”

2020ko Proiektu Singularren deialdiaren barnean Lanbidek finantziatua, UGGASAk bideratzen duen proiektua da eta Gurutze Gorriak gauzatuko du gaur hasi eta uztailaren 13ra bitartean.

Proiektu Singularrak ekimenaren helburua, nagusiki etorkinak diren eta sektore soziosanitarioan (etxez etxeko laguntza) aritzen diren emakume langileen enplegagarritasuna kualifikatzea, profesionalizatzea eta hobetzea da, haien enpleguari eusteko edo, emakume langabeen kasuan, sektore horretan enplegua lortzeko aukera emateko, hainbat arrazoirengatik zailtasun handiak baitituzte beste prestakuntza-eskaintza batzuetara iristeko.

Eskolak Urola Garaiko herritarrei zuzentzea lehenetsi da, eta batez ere, etorkinek, eta jadanik lanean baina lanpostuarekin jarraitu ahal izateko kualifikazioaren beharra duten profesionalek osatu dute taldea. Lanaldia formakuntzarekin partekatuko ahal izateko, ikastaroaren ordutegia eta iraupena egokitu egin dira, eta hala eskolak, arratsaldetan izango dira 15:15etik 19:15era.

Behar bereziak dituzten pertsonei arreta emateko beharra areagotzen ari da gure gizartean, eta gizarte osoarentzat onuragarria dela iritzita, administrazio publikoaren, zaintza lanetan diharduten langileen eta familien konpromisoa geroz eta handiagoa da.

Ikastaroaren onura bikoitza izango da, profesionalentzat eta familiaentzat funtsezkoa baita. Profesionalei kualifikazioa lortuz enplegagarritasuna hobetzeko aukera emateaz gain, lanaldi baldintzen egonkortasuna eta hobekuntza eta euren lanpostuaren jarraipena bermatzeko ere balio izango die. Familiei, bestetik, dependientzia legeak behartzen dituen kontratazioak aurrera eraman ahal izateko aukera emango die, eta, batez ere, dituzten zaintza beharrei erantzuteko profesional kualifikatuez baliatu ahal izateko aukera emango die. Ikastaroak sektoreari egonkortasuna eta profesionaltasuna emateko balioko du, orohar.

Financiado por Lanbide y dentro de la convocatoria de Proyectos Singulares 2020, es un proyecto liderado por UGGASA que desarrollará Cruz Roja Urola Garaia a partir de hoy y hasta el 13 de julio.

El objetivo de la iniciativa Proyectos Singulares es cualificar, profesionalizar y mejorar la empleabilidad de las mujeres trabajadoras inmigrantes del sector sociosanitario (ayuda a domicilio), con el fin de mantener su empleo o, en el caso de las mujeres desempleadas, posibilitar el acceso al empleo en este sector, ya que por diversas razones tienen grandes dificultades para acceder a otras ofertas formativas.

Se ha priorizado que las clases se dirijan a la población de Urola Garaia, y el grupo está formado por personas inmigrantes y profesionales que ya tienen empleo pero que tienen la necesidad de cualificación para poder seguir trabajando. Para poder complementar la jornada de trabajo con la formación se ha adecuado el horario y la duración del curso, de manera que las clases serán por las tardes de 15:15 a 19:15.

La necesidad de atender a las personas con necesidades especiales está aumentando en nuestra sociedad, y el compromiso de la administración pública, del personal de cuidados y de las familias es cada vez mayor, por considerarla beneficiosa para el conjunto de la sociedad.

El beneficio del curso será doble ya que es fundamental para profesionales y familias. Además de permitir a las personas profesionales mejorar su empleabilidad mediante la cualificación, les servirá para garantizar la estabilidad y mejora de las condiciones de trabajo y la continuidad de su puesto de trabajo. Por otro lado, permitirá a las familias llevar a cabo las contrataciones derivadas de la legislación de dependencia y, sobre todo, facilitar el acceso a personas profesionales cualificadas para atender sus necesidades de cuidados. El curso servirá, en general, para dotar al sector de estabilidad y profesionalidad.