Tokiko garapeneko agentea

Kategoria: Gizarte-zientziak, humanitateak eta filologiak
Lanlekua: LEGAZPI
Eskaintzaren Urtea: 2021
Eskaintzaren Zenbakia: 13 / 162021000952
Eginkizunak: 

Eskualdeko enpresa-sarearen lehiakortasunaren hobekuntza eta balio erantsiaren areagotzea sustatzea du helburu, lankidetza, eraldaketa digitala eta berrikuntza, bere zentzurik zabalenean, bultzatuz. Honakoak dira oinarrizko funtzioak:

  1. Eskualdeko enpresen beharrak zuzenean ezagutzea.
  2. Tokiko garapen ekonomikoan parte hartzen duten eragileen lankidetza eta parte-hartzea bultzatzea.
  3. Tokiko hausnarketarako eta ekintzarako sareak sortzea, dinamizatzea eta zuzentzea.
  4. Enpresei eraldatze-prozesuan laguntzea, lankidetzara irekiago dagoen berrikuntza lortzeko.

Inguruko erakundeekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea, bai erakunde publikoekin bai pribatuekin (zentro teknologikoak, enpresa espezializatuak, prestakuntza-zentroak, merkataritza-ganberak, etab.), enpresa-kudeaketaren arloetan estaldura teknikoa eta aholkularitza espezializatua eskaintzeko. Laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

BALDINTZAK:

  1. Lanaldi osoa.
  2. Eszedentziagatiko ordezkapen-kontratua

Hautatutako izangaia 2021eko martxoan kontratatuko da.

ESKATZEN DEN PROFILA:

Ezinbesteko baldintzak:

  • Lizentziatura edo graduko Unibertsitate prestakuntza; enpresa-administrazioa eta zuzendaritza, zuzenbidea, ingeniaritza edo antzekoak.
  • Enpresa-garapenaren esparruan gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izatea.
  •  Kontratatutako pertsonak 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko du, edo Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), edo titulu edo ziurtagiri baliokideak.

Honako hauek baloratuko dira:

  • Sektore publikoko esperientzia, administrazio publikoekiko harremana eta diru-laguntzen kudeaketa.
  • Foroak eta sareak errazten eta koordinatzen esperientzia izatea.
  • Bestelako masterrak eta lotutako prestakuntza osagarria.
  • Gaitasun digitala.
  • Ingeles-maila.

HAUTAKETA- PROZEDURA:

  1. FASEA: MEREZIMENDUAK

40 puntu emango dira guztira, honela banakatuta:

  • Sektore publikoko esperientzia, herri-administrazioekiko harremana eta diru-laguntzen kudeaketa (10 puntu).
  • Prozesuak errazten eta foroak eta sareak koordinatzen esperientzia izatea (10 puntu)
  • Masterrak eta lotutako prestakuntza osagarria. (10 puntu)
  • Gaitasun digitala (5 puntu)
  • Ingeles-maila. (5 puntu).
  1. FASEA: IDATZIZKO PROBA
  • Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten kasuak garatzea. Guztira 20 puntu emango dira.
  1. FASEA: ELKARRIZKETA
  • Lanposturako eskatzen diren gaitasunak 30 punturen gainean baloratuko dira.

Inskripzioa: https://www.lanbide.euskadi.eus (eskaintza 162021000952)