URRIAN HASIKO DA UROLA GARAIKO HAZILAN PROGRAMAREN VI. EDIZIOA / UGGASA RETOMARÁ EN OCTUBRE LA VI EDICIÓN DE HAZILAN UROLA GARAIA

Urriaren 19an hasi eta urtarrila bitartean gauzatuko da UGGASAk bideratutako Urola Garaiko HAZILAN programaren VI. edizioa. Covid 19ak sortutako egoerak baldintzatuta, apirilean burutu behar zen ekimena atzeratu egin behar izan zen. Konpetentzia digitalei buruzko formakuntza jasoko dute parte-hartzaileek eta eskualdeko enpresa ezberdinetan, bakoitzaren profilera egokitutako 200 orduko praktikak burutzeko aukera izango dute.

Edozein profiletako goi mailako ikasketak dituzten profesional langabetuei zuzendutako formakuntza prozesua izango da, eta enplegagarritasuna hobetzeko konpetentzia digitalen ezagutza eta herramintak erdiesteko aukera eskainiko da.

Konpetentzia digitala indartzeak bi abantaila nagusi ditu:

  1. Gaitasun eta egokigarritasun handiagoa eskaintzen du lanbide-jarduera bat aurkitzeko, mantentzeko, sustatzeko edo berrasmatzeko.
  2. Lehiakortasuna indartzeko baliagarria da, enpresari zereginak, prozesuak, baliabideak eta emaitzak optimizatzen laguntzen baitiote.

Konpetentzia digitalak zeharkako kualifikazioa dira, eta aurreko lan ibilbideari lotuta, laneratzeko aukerak zabaltzen ditu.

Gaitasun digitaletan trebatuz gero, edozein titulazio izanda ere, hobetzea, garatzea eta ahalduntzea lortzen da. Izan ere, aukera ematen du:

– Baliabide teknologikoen erabilera optimoari buruzko ezagutzak hastea edo zabaltzea.

-Teknologiekiko eta baliabide teknologikoekiko jarrera aktiboak, kritikoak eta errealistak eraikitzea.

– Mundu digitalean “Egiten eta izaten jakitea”.

Azken finean, konpetentzia digitalak indartzeak aukera emango die parte-hartzaileei beren potentzialari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, eskuratuko dituzten tresnak erabiliz eraginkorragoak eta erabakigarriagoak izateko, eta lan merkatuan ikusgarritasuna lortzeko.

Aholkularitza-enpresa espezializatu baten eskutik jasoko duten prestakuntzari esker, parte-hartzaileek beren ni profesionala sarean landu ahal izango dute, beren marka pertsonala eraginkortasunez osa dezaten gaituz. Horrela, beren gaitasunak nabarmentzen ikasiko dute eta bilatzen duten lanpostua erdiestea lortuko dute.

Aurrez, gaitasun transbertsalak lantzeko eta merkatuan txertatzeko baliabideak lortzeko orientazio eta talde formakuntza fase bat ere egingo dute.

Oraindik zehaztu gabe dago 200 orduak gaindituko dituzten formakuntza saioak non emango diren, Covid-19k ezarritako segurtasun baldintzak betetzen dituen lekurik onena bilatzen ari baitira UGGASAko Enplegua eta Orientazio Saileko teknikariak.

Parte hartzeko hautaketa prozesua izen emate ordenaren araberakoa izango da. Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da. Taldea osatu arteko izen ematea UGGASAn bertan egin beharko da. Hiru aukera daude horretarako: bulegora bertaratzea, 943 25 00 98 telefono zenbakira deitzea edo lanpoltsa@uggasa.eus helbidera idaztea.

Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egingo da Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu honen finantziaziorako funtsen %50, EGIF-ek, Europako Gizarte Funtsak, eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

HAZILAN proiektua, laneratzeko aukerak eta bideak hobetzea bilatzen duen ekintza plana da, gaitasunak indartuz eta landuz esperientzian oinarritutako ikasketa prozesua, alegia.

Halako ekimenekin bat eginda, UGGASAk, Urola Garaia garatzeko bere konpromisoan, enpresa, aditu eta herritarren arteko elkarlana bultzatu du helburu, lana bilatzeko bide berriak sortuz eta garatuz.

La VI edición de HAZILAN Urola Garaia que facilita UGGASA, se desarrollará entre los meses de octubre y enero. Las personas participantes recibirán formación para fortalecer las competencias digitales y tendrán la oportunidad de realizar 200 horas de prácticas en empresas de diferentes ámbitos. en función de sus perfiles e intereses.

Se trata de un proceso formativo dirigido a personas profesionales desempleadas con estudios superiores de cualquier perfil, que ofrecerá la posibilidad de adquirir conocimientos y herramientas para mejorar su empleabilidad.

Fortalecer las competencias digitales tiene dos ventajas principales:

  1. Las competencias digitales aumentan la capacidad y adaptabilidad para encontrar, mantenerse, promocionar o reinventarse en una actividad profesional.
  2. Son una ventaja competitiva porque ayudan a la empresa a optimizar tareas, procesos y resultados.

Las competencias digitales son una cualificación transversal que ligada a una trayectoria laboral anterior, amplía las oportunidades de reinserción laboral.

 Capacitarse en habilidades digitales supone mejorar, desarrollar y empoderarse, independientemente de las titulaciones que se posean, ya que permite:

-Iniciarse o ampliar conocimientos sobre una óptima utilización de los recursos tecnológicos.

-Construir actitudes activas, críticas y realistas hacia las tecnologías y los medios tecnológicos.

-“Saber hacer y saber ser” digitalmente.

En definitiva reforzar las competencias digitales ofrecerá a las personas participantes la oportunidad de sacar el máximo partido a su potencial, incorporando herramientas que les permitan ser más eficientes, resolutivos y hacerse visibles en el mercado laboral.

La formación recibida de la mano de una consultora especializada también permitirá a las personas asistentes trabajar su yo profesional en la red, capacitando a los y las participantes para que puedan llevar a cabo un desempeño eficaz de su marca personal, destacando así sobre su competencia y consiguiendo llegar a su puesto de trabajo idílico.

La formación contará con una fase previa de formación grupal en competencias transversales y orientación para la inserción al mercado laboral.

Todavía está sin determinar dónde se impartirán las sesiones formativas ya que se está buscando el espacio óptimo que cumpla las condiciones de seguridad establecidas por la Covid-19.

El proceso de selección de las personas participantes se hará por orden de inscripción. Plazas limitadas. Las personas interesadas deberán inscribirse en UGGASA. Hay tres opciones para hacerlo: acudiendo a las oficinas de Legazpi (Patricio Etxeberria 3, entrepl.), llamando al número de teléfono 943 25 00 98 o escribiendo a lanpoltsa@uggasa.eus .

Esta actuación se desarrolla en el marco de POPV FSE 2014-2020 HAZILAN, cofinanciado en un 50% por FSE (Fondo Social Europeo), y está coordinada por GARAPEN (Asociación Vasca de Agencias de Desarrollo).

HAZILAN es un proceso de aprendizaje basado en la experiencia que trabaja y refuerza las competencias de las personas participantes en el programa.

UGGASA, en su firme compromiso hacia el desarrollo de nuestra comarca, pretende con iniciativas de este tipo, promover la colaboración y cooperación entre las empresas, los centros de formación y la ciudadanía, creando y desarrollando nuevas vías de búsqueda de empleo.