ZAINTZAILEEN PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA OSATZEKO KURTSOARI HASIERA EMANGO ZAIO.

EKAINEAN HASIERA EMAN ZIOTEN ZAINTZA LANETAN PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAREN JARRAIPENA DA.

Gaur arratsaldean, Urola Garaiko 13 emakume zaintzaileek, lanean profesionaltasuna lortzeko pausoak ematen jarraituko dute. Ekainean bukatu zuten moduluaren jarraipen gisa, Pertsonei etxean Gizarte- eta Osasun-arreta emateko ziurtagiria osatzeko beste bi moduluen klaseak gaur hasiko dituzte.

Foru Aldundiaren  dirulaguntzaz UGGASAk bideratzen duen proiektua da eta Urola Garaiko Gurutze Gorriak gauzatuko du.

Maiatza bitartean arituko dira arratsaldeko ordutegian, egun dituzten laneko-ordutegiekin partekatu ahal izango dutelarik.

 

 

Ekintza honen onura bikoitza izango da, langileek profesionaltasuna lortzeaz gain, Urola Garaiko familiek ere, Autonomia eta Mendekotasun Legearen eraginez, zaintza lanetarako langile kualifikatuak kontratatzearen baldintzak bete ahal izango dituzte.

 

« »