LEHEN AUKERA Programa

Programa honen xedea, titulua edo prestakuntza izanik beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzea da. Gazteak 16 eta 30 urte bitartekoak izan beharko dira.

Lan-kontratu mugagabeak eta gutxienez 6 hilabete irauten duten praktikaldiko kontratuak diruz lagunduko dira. Kontratu horiek ekainaren 21etik 2018ko urriaren 31ra bitartean hasi beharko dira eta lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izan daitezke; azken kasu horretan, inoiz ez dira izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak

« »