Garapen Jasangarria

2030 ESKOLA AGENDA (Lehengo Eskola Agenda 21)

Eskola Agenda 21, ikastetxeak eta haren inguruneak ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko egiten duen ekintza plana da. Hezkuntza-komunitatearen konpromisoa da.

Eskualdeko 4 udalen eta 7 ikastetxeen partaidetzarekin lantzen da Eskola Agenda 21 proiektua Urola Garaian.

Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren arloko arazo bat hautatzen da eta horren inguruan garatzen da programa.

Ikastetxeek, ingurumenaren ikuspuntutik, hurbileko inguruaren egoeraren diagnostikoa egingo dute. Emaitzak aztertu ondoren, analisiaren ondorioak aterako dituzte eta ingurumena hobetzeko helburuak proposatuko dituzte.

Egindako lanketa horretan, herria hobetzen laguntzeko, Udalei ere aurkeztuko zaie proposamenen zerrenda. Bilera horretan udal arduradunek hartuko dute parte, ikasleek egindako ekarpenak entzunez eta haiei erantzunez.

Eskolako Agenda 21 iraunkortasunerako hezkuntza-estrategia garrantzitsua ez ezik, ikasleek udalerrien ekintza-planetan parte hartzeko modua ere bada.


2019-2020 ikasturtea