Garapen Jasangarria

Astigar japoniarra

Japoniar astigarra (Acer palmatum Thunb.)

Bere izen arruntari erreparatuta, zein jatorri duen asmatzea ez da zaila; izen zientifikoari begiratzen badiozu, berriz, astigarren generokoa dela konturatuko zara, bai eta hosto palmatuko espeziea dela ere. Jarraian dagoen izena Carl Peter Thunberg botanikari suediarrarena da; hark deskribatu baitzuen lehen aldiz 1784an.

Gainerako astigarrak ez bezala, ez da zuhaitza, zuhaixka baizik. Bere landaketa XIX. mendean hedatu zen Europara eta Ameriketako Estatu batuetara, apaingarri gisa.

Bonsaiak gustuko badituzu, maiz erabiltzen dela jakingo duzu, mantso hazten denez oso egokia baita horretarako. Japoniar astigarraren 1.000 landare inguru daude artifizialki hautatuak, beren ezaugarri zehatzen bat heredagarria izan dadin (hostoaren edo azalaren kolorea, hostoaren edo adaburuaren forma…). Bere ezaugarriak, baina, txerto bidez baino ezin dira zabaldu, hazien bidez zaila delako jatorrizkoaren antzekorik lortzea.

Zer egiten zaizu deigarria parean duzun zuhaixkatik?