Garapen Jasangarria

Makala

Makala (Populus nigra L.)

Makala, hosto triangeluarragatik eta piramide formako kopagatik ezagutuko duzu. Apaingarri gisa erabiltzen da, udazkenean hartzen duen itxuragatik. Naturan sahastien eta haltzadien parte izan ohi da, lurzoruko hezetasuna handia den ibai-ertzetan, istilduta ez dagoen bitartean. Ezin du beste zuhaitz batzuen itzala jasan.

Espezie dioiko bat da, non ale emeak eta arrak oin desberdinetan banatuta dauden. Arren gerbak kolore gorrixka dute, eta emeenak argalagoak eta berdeagoak izaten dira.

Agian deigarrien egingo zaizun garaia, fruitu-garaia izango da, apirila edo maiatza aldera, haziak bilduta zeuden kapsulatik askatzen baitira. Haizeak leku batetik bestera eramango du Kardilaun
izeneko gandor zuri kotoitsu bat, eta espaloietan edo lurretik bueltaka topatuko duzu edonon. Ez kezkatu, ez da polena, nahiz eta jende askok alergiak eragiten dituela ziurtatu. Uste faltsu hori, beste espezie batzuen loratze-garaiarekin bat egiten duelako sortutakoa da.

Antzina, bere usain atsegineko erretxinadun kimuak, belladona eta lo belarra bezalako beste landare batzuetako hostoekin eta txerri gantzarekin nahasten ziren. Ukendu hori, Populeon ukendua izenez ezaguna, hemorroideen aurkako erremedio gisa erabiltzen zen.