Garapen Jasangarria

Xarma (Pago Lizarra)

Xarma (Carpinus betulus L.)

Ez duzu uste pagoaren antza duela? Batzuetan, nahasi egiten dira, baina hostoek erori aurretik dituzten nerbioei erreparatuz gero, pagoenak baino nabarmenagoak direla ikusiko duzu. Era berean, udaberrian loratzen direnean edo udazkenean fruituak ematen dituztenean begiratuz gero, oso ezberdinak direla jabetuko zara.

Maiz erabiltzen da apaingarri gisa, udazkenean hostoek hartzen duten koloreagatik, baina ez da ohikoa Iberiar penintsulan modu basatian topatzea; are gehiago, berez Nafarroako Pirinioetan eta Bidasoako ibarrean baino ez da ageri, bai eta Goierriko basotxo batean ere, Alegian, hain zuzen. Ziurrenik, horixe du muga hegoalderako hedapenean, eta garatzeko altitude baxuena ere bai.

Euskal Herriko espezie mehatxatuen eta galzorian daudenen katalogoan sartuta dago. Oso egur gogorra du, lantzen zaila, eta horregatik oso estimatua ebanisterian piano-piezak, parketak, billarreko takoak eta abar egiteko. Erdialdeko Europan, oso ugaria da, eta oso ona omen da hagaxka magikoak egiteko. Harry Potterrena xarmazkoa ote?