Gizarte Zerbitzuetako Saileko Arduraduna

Azkoitiko Udalak, Gizarte zerbitzuetako saileko arduradun bat behar du, udaletxean lan egiteko eta horretarako deialdeia  ireki du. Gizarte zerbitzuetako saileko arduradunak bete beharreko lanak hurrengoak dira:

  • Gizarte zerbitzuen esparrua zuzen tzea, antolatzea eta ikuska tzea, Departamentuak eta dituen kideek balio ekarpen eraginkorra egin dezaten arduratuz, jardueraren exijen tziekiko koherentziaz.
  • Departamentuaren urteko kudeaketa plana eta aurrekontua aurreikuspena proposatzea, ezarritako helburuen arabera, eta horiek betetzeaz arduratzea.
  • Departamentuaren esku-hartze programak diseinatzea eta planifikatzea (informazioa, balorazio eta aholkularitza, familia eta elkarbizitza, gizarte bazterketaren prebentzioa, boluntariotza eta gizarte lankidetza, etab.), kasuan kasuko helburuak, aurrekontuak, jarduerak eta bitartekoak definituz, udal gobernuak ezarritako irizpideekin bat.
  • Departamentuko profesionalak gidatzea, horien jarduera ikuskatuz, behar dituzten laguntzak emanez eta ezarritako programetarako aurreikusitako helburuak lortze arren beharrezko prestakuntza eta garapena ahalbidetuz.
  • Departamentuko giza alderdiak eta harremanak atenditzea, behar izanez gero horiek egokituz eta bideratuz, betiere departamentukideen artean gogobetetasun, eraginkortasun eta efizientzia giroa sortze arren.
  • Bere ardurapean lanean ari diren kanpo enpresek eskaintzen dituzten zerbitzuen prestazio maila ikuskatzea eta kontrolatzea.
  • Departamentuaren dokumentu sistema fisiko eta informatikoaren ardura hartzea, hori antolatzeko eta mantentzeko irizpideak, arauak eta jarraibideak definituz horretarako.
  • Herriaren ezaugarri sozialak analiza tzea eta horien bilakaera aztertzea, eta gizarte zerbitzuen prestazioaren esparruan sortzen diren ekimen, programa eta proiektu berrien gaineko jarraipen iraunkorra egitea, proposamen berritzaileak diseinatueta eskainita.
  • Azkoitiko Udalaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana betetzea ziurtatzea, arreta zerbitzuak koordinatzeko protokolo lokala barne.
  • Azkoitiko Udalaren «Immigrazio Plan Lokala 2011-2016’ betetzeko unean buru izatea.
  • Adierazitako guztiaz gain, helburuak lortzeko agindutako eginkizunak betetzea, betiere dagozkion eskumenen eta prestakuntza profesionalaren arabera, legez ezarritako eginkizunekin batera.

Hurrengo dokumentuan deialdiari buruzko informazio gehigarria errazten da. Horrez gain, deialdian parte hartzeko bete behar den eranskina errazten da. 

Deialdia eta eranskina 

On a friendly neighborhood writing blog like this one, we like to take write an essay within https://www.writemyessay4me.org a more casual tone
« »