Kategoria: Gizarte-zientziak, humanitateak eta filologiak
Lanlekua: LEGAZPI
Eskaintzaren Urtea: 2021
Eskaintzaren Zenbakia: 13 / 162021000952
Eginkizunak:
Eskualdeko enpresa-sarearen lehiakortasunaren hobekuntza eta balio erantsiaren areagotzea sustatzea du helburu, lankidetza, eraldaketa digitala eta berrikuntza, bere zentzurik zabalenean, bultzatuz. Honakoak dira oinarrizko funtzioak:
- Eskualdeko enpresen beharrak zuzenean ezagutzea.
- Tokiko garapen ekonomikoan parte hartzen duten eragileen lankidetza eta parte-hartzea bultzatzea.
- Tokiko hausnarketarako eta ekintzarako sareak sortzea, dinamizatzea eta zuzentzea.
- Enpresei eraldatze-prozesuan laguntzea, lankidetzara irekiago dagoen berrikuntza lortzeko.
Inguruko erakundeekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea, bai erakunde publikoekin bai pribatuekin (zentro teknologikoak, enpresa espezializatuak, prestakuntza-zentroak, merkataritza-ganberak, etab.), enpresa-kudeaketaren arloetan estaldura teknikoa eta aholkularitza espezializatua eskaintzeko. Laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.
BALDINTZAK:
- Lanaldi osoa.
- Eszedentziagatiko ordezkapen-kontratua
Hautatutako izangaia 2021eko martxoan kontratatuko da.
ESKATZEN DEN PROFILA:
Ezinbesteko baldintzak:
- Lizentziatura edo graduko Unibertsitate prestakuntza; enpresa-administrazioa eta zuzendaritza, zuzenbidea, ingeniaritza edo antzekoak.
- Enpresa-garapenaren esparruan gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izatea.
- Kontratatutako pertsonak 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko du, edo Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), edo titulu edo ziurtagiri baliokideak.
Honako hauek baloratuko dira:
- Sektore publikoko esperientzia, administrazio publikoekiko harremana eta diru-laguntzen kudeaketa.
- Foroak eta sareak errazten eta koordinatzen esperientzia izatea.
- Bestelako masterrak eta lotutako prestakuntza osagarria.
- Gaitasun digitala.
- Ingeles-maila.
HAUTAKETA- PROZEDURA:
- FASEA: MEREZIMENDUAK
40 puntu emango dira guztira, honela banakatuta:
- Sektore publikoko esperientzia, herri-administrazioekiko harremana eta diru-laguntzen kudeaketa (10 puntu).
- Prozesuak errazten eta foroak eta sareak koordinatzen esperientzia izatea (10 puntu)
- Masterrak eta lotutako prestakuntza osagarria. (10 puntu)
- Gaitasun digitala (5 puntu)
- Ingeles-maila. (5 puntu).
- FASEA: IDATZIZKO PROBA
- Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten kasuak garatzea. Guztira 20 puntu emango dira.
- FASEA: ELKARRIZKETA
- Lanposturako eskatzen diren gaitasunak 30 punturen gainean baloratuko dira.
Inskripzioa: https://www.lanbide.euskadi.eus (eskaintza 162021000952)