Urrian hasiko da Urola Garaiko HAZILAN programaren V. edizioa

Urriaren 7an hasiko da UGGASAk bideratuko duen Urola Garaiko HAZILAN programaren V. edizioa. Hezkuntza Coachingari buruzko formakuntza jasoko dute parte hartzaileek eta eskualdeko ikastetxeetan nahiz gizarte egoitzetan 200 orduko praktikak burutzeko aukera izango dute.

Hezkuntza, pedagogia, psikologia nahiz gizarte lanetan goi mailako ikasketak dituzten profesional langabetuei zuzendutako formakuntza zikloa izango da, ikasketak osatzeko eta coachingaren inguruko ezagutza eta herramintak erdiesteko aukera izango dutelarik.

Urria eta Azaroa bitartean parte hartzaileek beste hainbat gaitasunen artean eta JARIO Consulting enpresaren eskutik, pertsonen garapenean hezitzaileak duen eginkizunaz, pertsona bakoitzaren ikasketa prozesu ezberdinaz, adimen eta erregulazio emozionalaz nahiz lorpen eta gatazken kudeaketaz egingo dute lanketa. Aurrez, gaitasun transbertsalak lantzeko eta merkatuan txertatzeko baliabideak lortzeko orientazio eta talde formakuntza fase bat ere egingo dute.

Parte hartzaileek, 200 orduak gaindituko dituzten formakuntza saioak UGLEn eta SORTZEN ENPRESAGUNEAn egingo dituzte hurrenez  hurren. Ondoren , Urola Garaiko ikastetxe nahiz gizarte egoitzetan burutuko dute  praktikaldia.  Parte hartzeko hautaketa prozesua izen emate ordenaren araberakoa izango da.

Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu honen finantziaziorako funtsen %50, EGIF-ek, Europako Gizarte Funtsak, eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

HAZILAN proiektua, laneratzeko aukerak eta bideak hobetzea bilatzen duen ekintza plana da, gaitasunak indartuz eta landuz esperientzian oinarritutako ikasketa prozesua, alegia.

Halako ekimenekin bat eginda, UGGASAk,  Urola Garaia garatzeko bere konpromisoan, enpresa, aditu eta herritarren arteko  elkarlana bultzatu nahi du lana bilatzeko bide berriak sortuz eta garatuz.

Informazio gehiago behar baduzu edo izena eman nahi baduzu:

943 25 00 98 edo lanpoltsa@uggasa.eus

Comments are closed.