Hezkuntza coaching-a (hazilan 2019)

Hezkuntza coaching-a (hazilan 2019)

Urola Garaiko sektore nagusien artean, lanpostuari zuzenduriko formakuntza-ekintzak duten garrantzia azpimarratzen da. Hezkuntza Coaching-Hazilan 2019, Hezkuntza eta arlo sozialean goi-mailako ikasketak dituzten pertsona langabetuei zuzenduriko ibilbide profesionala eskaintzen duen proiektua da, lan merkatuan txertatu ahal izateko eta euren enplegagarritasuna hobetzeko asmoarekin.

Helburu nagusia lan-bilaketan eta laneratze prozesuan jarraipena eta laguntza prozesu bat eskaintzea da, parte hartzaileen aktibazioa sustatuz.

HELBURUAK

  1. Langabetuen ahalduntze prozesua sustatu, laneratzeko erramintak landuz eta berezkoak dituzten gaitasunak garatuz.
  2. Parte hartzaileen aktibazio laborala, zeharkako konpetentziak garatzeko prestakuntza eta jarraipena eskainiz.
  3. Trebakuntza profesionalaren garapena, Hezkuntza eta arlo sozialaren lan merkatuak eskatzen dituen ezagutza teknikoak bereganatuz.
  4. 200 orduko praktika egonaldi baten bitartez, parte hartzaileen perfilarekin bat datorren eremuan lan-esperientzia bereganatzea/areagotzea.
  5. Proiektu bat bideratzeko beharra duten heziketa zentruetan pertsona horiek txertatzea.

PARTE-HARTZAILEAK

» Formakuntza: JARIO CONSULTING, SL

» Langabezia egoeran dauden 10 pertsona

» Urola Garaiko Hezkuntza Zentroak

» UGGASA

EPEA

» 2019ko Uztaila – 2020ko Martxoa

KONTAKTUA

Rocio Curiel | rcuriel@uggasa.eus

FINANTZAZIOA

» EUROPAKO GIZARTE FUNTSA – Plangintza eta Enplegu berrikuntzarako departamendua