UROLA GARAIAK BAT EGINGO DU EUROPAKO MUGIKORTASUNAREN ASTEAREKIN BIZIKLETAK APAINDUZ / UROLA GARAIA SE UNE A LA SEMANA EUROPEA DE LA MOVILIDAD «TUNEANDO» BICICLETAS

Los cuatro Ayuntamientos de Urola Garaia y UGGASA se unen a la Semana Europea de la Movilidad con la campaña “Tunea tu bici: pon tu bici más bonita, funcional y práctica adecuándola a tus necesidades y gustos”. La iniciativa se organizará en colaboración con el Departamento de Movilidad y Ordenación del Territorio de Gipuzkoa y será una acción que se desarrollará en las calles de la comarca. A partir del 16 de septiembre y durante 3 días se desarrollará en Legazpi y el próximo fin de semana en Urretxu y Zumarraga.

Este año la Semana Europea de la Movilidad se celebrará del 16 al 25 de septiembre. El tema será “Movilidad sostenible, saludable y segura” y el lema será “Cuida tu salud, muévete de forma sostenible”.

Urola Garaia se suma desde hace años a la iniciativa europea, y lleva también mucho tiempo impulsando el uso de la bicicleta. Ha organizado, por ejemplo, talleres mecánicos, cursos dirigidos a personas adultas para aprender a andar en bicicleta, mercados de segunda mano y ha premiado buenas prácticas. Josune Makaia, técnica del área de Desarrollo Sostenible de UGGASA, afirma que “UGGASA y los ayuntamientos tenemos claro que más allá de ser una herramienta de deporte o de juego para los más pequeños, la bicicleta también es un medio de transporte y una forma de moverse y entre todos y todas podríamos promover su uso habitual en la comarca. ¡Bicidesplazate en Urola Garaia!”

Las técnicas municipales también coinciden que “gracias a su sencillez, eficacia y accesibilidad, la bicicleta es el vehículo perfecto para casi cualquier persona, y desde luego es también una compañera para innumerables actividades cotidianas como hacer la compra, ir a trabajar, llevar o recoger a los hijos e hijas…”

La campaña que se desarrollará este año en Urola Garaia abordará el tema desde la perspectiva de la estética de la bicicleta y la funcionalidad para satisfacer las necesidades de cada persona. Así, a partir del uso que cada un@ va a dar a su bicicleta, se propondrá “customizarla”. Se propone la implantación de sistemas de transporte de compras u otros objetos, colocando en la parrilla una caja de fruta una o una bolsa o mochila en el manillar. También se podrá personalizar el cuadro de la bicicleta, por ejemplo, colocando pegatinas de colores con el nombre o imagen.

Para llevar a cabo la acción se organizará un espacio en la calle formado por diferentes elementos, en el que también estarán presentes las personas de apoyo. “Puedes acercarte con tu bicicleta y diseñar en papel el borrador del nuevo aspecto que quieres darle (páginas con imágenes de bicicletas). Partiendo de esta idea, te ayudaremos a desarrollarla y, si necesitas inspiración, tendrás imágenes de propuestas”, explica Makaia.

Una vez creado el diseño será el momento de empezar a trabajar. Para ello se utilizarán materiales diversos (pinzas, cables de colores, pelotitas de plástico, vinilos, papeles de colores, cintas, cestos de madera, aerosoles, etc.). “Esto nos puede dar la oportunidad de reutilizar los materiales que tenemos en casa”, explican las técnicas municipales. Además, habrá un plotter utilizado por una experta para diseñar pegatinas en vinilo y pegarlas en la bicicleta.

“De esta forma se pueden conseguir bicicletas personalizadas que se puedan convertir en algo representativo de cada persona. Anímate y acércate con la bicicleta”, añaden.

La campaña comenzará el 16 de septiembre. Durante los días 16, 17 y 18 se ofrecerá en Legazpi la posibilidad de adornar las bicicletas. Jueves y viernes por la tarde, de 17:00 a 19:30, en la Plaza Euskal Herria el primer día y en la calle Laubide el segundo, y por la mañana el sábado, de 11:00 a 14:00 en la plaza Euskal Herria.

El próximo fin de semana (24 y 25 de septiembre) las personas interesadas podrán decorar su bicicleta en la plaza Areizaga Kalebarren de Urretxu y Zumarraga. De 17:00 a 19:30 el viernes; y de 11:00 a 14:00 y de 17:00 a 20:00, el sábado.

Además, la Semana de la Movilidad de Urola Garaia acogerá una segunda acción. UGGASA y los ayuntamientos de la comarca han creado un publirreportaje de 24 minutos con las claves para convertir una bicicleta convencional en eléctrica.

De hecho, casi cualquier bicicleta convencional de montaña, de ciudad o de carretera puede convertirse en eléctrica. "Instalando un kit compuesto por una batería, un motor, un sensor y una pantalla, puedes electrificar tu bicicleta", dice Makaia "Gracias a las innovaciones de la tecnología se pueden crear bicicletas eléctricas o convertir las convencionales en eléctricas. La bicicleta eléctrica permite recorrer distancias más largas y subir cuestas o pendientes más fácilmente. Cada vez se ven más bicicletas eléctricas en los montes, caminos y bidegorris de nuestros pueblos".

El publirreportaje que explica las claves para convertir una bicicleta convencional en eléctrica podrá verse tanto en las webs de los ayuntamientos y de UGGASA como en Urola Telebista. En las páginas web en cualquier momento, y en Urola Telebista del 16 al 25 de septiembre todos los días al mediodía y a la noche.

Urola Garaiko lau udalek eta UGGASAk “Apaindu zure bizikleta: politagoa, funtzionalagoa eta praktikoagoa bihur ezazu, zure beharretara eta gustuetara egokituz” kanpaina antolatuz egingo dute bat Europako Mugikortasunaren Astearekin. Gipuzkoako Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuarekin lankidetzan antolatuko da eta eskualdeko kaleak hartuko dituen ekintza izango da. Irailaren 16an hasi eta hiru egunez egingo da Legazpin; hurrengo asteburuan Urretxun eta Zumarragan.

Aurten, irailaren 16tik 25era bitartean gauzatuko da Europako Mugikortasunaren Astea. Gaia «Mugikortasun jasangarria, osasungarria eta segurua» izango da, eta goiburua, «Zaindu osasuna, mugi zaitez modu jasangarrian».

Urola Garaiak aspaldidanik egiten du bat Europa mailako ekimenarekin urte asko daramatza baita ere, bizikletaren erabilera bultzatzen. Hala nola, tailer mekanikoak, bizikletan ibiltzen ikasteko helduei zuzendutako ikastaroak edo bigarren eskuko azokak antolatzen nahiz jardunbide egokiak saritzen. Josune Makaia UGGASAko Garapen Jasangarria arloko teknikariaren esanetan “UGGASAk eta udalek argi dugu txikienen jostailu edo kirola egiteko tresna izatetik haratago, garraiobide bat eta mugitzeko modu bat ere badela bizikleta eta bere erabilera eskualdean ohiko bihur dezakegula. Har dezagun, beraz, bizikleta Urola Garaian!”

Udal teknikariak ere bat datoz “Duen erraztasunari, eraginkortasunari eta irisgarritasunari esker, bizikleta ia edozein pertsonarentzako ibilgailu perfektua da, eta, zalantzarik gabe, eguneroko hainbat jardueratarako lagun ere bada, hala nola erosketak egiteko, lanera joateko, seme-alabak eramateko edo jasotzeko…”

Aurten Urola Garaian gauzatuko den kanpainak bizikletaren estetikaren perspektibatik landuko du gaia, baita pertsona bakoitzaren beharrak asetzeko funtzionaltasunetik ere. Hala, bakoitzak bere bizikletari emango dion erabileratik abiatuta, bizikleta “kustomizatzea” proposatuko da. Erosketak edo beste objektu batzuk eramateko sistemak ezartzea proposatzen da: parrillan fruta-kaxaren edo eskulekuan edukiontzi gisa poltsaren bat edo motxilaren bat jarriz. Edo bizikletaren koadroa ere pertsonalizatu ahal izango da: norbere izenarekin edo irudiarekin koloretako pegatinak jarriz, adibidez.

Ekintza gauzatzeko, elementu ezberdinez osatutako espazioa antolatuko da kalean, eta laguntza eskaintzeko pertsonak ere bertan egongo dira. “Zure bizikletarekin hurbil zaitezke, eta eman nahi diozun itxura berriaren zirriborroa paperean (bizikleten irudiak dituzten orriak) diseinatu ahal izango duzu. Ideia horretatik abiatuta, hura garatzen lagunduko dizugu, eta, inspirazioa behar baduzu, proposamenen irudiak izango dituzu” dio Makaiak.

Diseinua sortu ondoren lanari ekiteko garaia izango da. Horretarako, askotariko materialak erabiliko dira (pintzak, koloretako kableak, plastikozko pelotatxoak, biniloak, koloretako paperak, zintak, zurezko saskiak, aerosolak, etab.). “Honek etxean ditugun materialak berrerabiltzeko aukera ere eman diezaguke” diote udal teknikariek. Horrez gain, aditu batek erabiliko duen plotter bat ere izango da, biniloan eranskailuak diseinatu eta bizikletan itsasteko.

Bizikleta pertsonalizatuak lor daitezke horrela eta pertsona bakoitzaren ikur bihur daiteke bizikleta. Animatu eta hurbildu bizikletarekin” gaineratu dute.

Kanpaina irailaren 16an hasiko da. Hiru egunez, 16an, 17an eta 18an, Legazpin eskainiko da bizikletak apaintzeko aukera. Osteguenan eta ostiralean arratsaldez, 17:00tik 19:30era, Euskal Herria Plazan lehenengo egunean eta Laubide kalean bigarrenean; eta goizez larunbatean, 11:00-14:00ra Euskal Herria plazan.

Hurrengo asteburuan (irailak 24 eta 25) Urretxuko eta Zumarragako Areizaga Kalebarren plazan izango dute herritarrek beren bizikleta apaintzeko aukera. 17:00tik 19:30era ostiralean, eta goiz eta arratsaldez larunbatean, 11:00tik 14:00ra eta 17:00tik 20:00ra.

Bestalde, bigarren ekintza bat ere jasoko du Urola Garaiko Mugikortasunaren asteak. UGGASAk eta eskualdeko udalek 24 minutuko publirerreportaje bat sortu dute bizikleta konbentzional bat elektriko bihurtzeko gakoak zein diren azalduz.

Izan ere mendiko, hiriko edo errepideko ia edozein ohiko bizikleta elektriko bihur daiteke. "Bateria, motor, sentsore eta pantaila batez osatutako kita instalatuz gero, zure bizikleta elektrifika dezakezu" dio Makaiak "Teknologiaren berrikuntzei esker, bizikleta elektrikoak sor daitezke, edo ohiko bizikletak elektriko bihurtu. Bizikleta elektrikoak aukera ematen du gutxiago nekatuta distantzia luzeagoak egiteko eta aldapak edo maldak errazago igotzeko. Gure herrietako mendi, bide eta bidegorrietan geroz eta gehiago ikusten dira".

Ohiko bizikleta bat elektriko bihurtzeko gakoak azaltzen dituen publierreportajea udalen eta UGGASAren webguneetan nahiz Urola Telebistan ikusi ahal izango da. Webguneetan noiznahi eta Urola Telebistan irailaren 16tik 25era egunero eguerdian eta gauean.

«