UGGASA

Gardentasun Ataria

1. SARRERA

19/2013 Legeak, abenduaren 9koak, gardentasun, informazio publikoa lortu eta behar bezala gobernatzeari buruzkoak, 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lehenengo Tituluko xedapenak honako merkataritza-sozietateei aplikatuko zaizkie: sozietatearen kapitalean herri-administrazioen edo beste herri-erakunde batzuen partaidetza, zuzena edo zeharkakoa, 100eko 50etik gorakoa duten horiei. UROLA GARAIKO GARAPENERAKO AGENTZIA, S.A.U. (aurrerantzean, UGGASA) UROLA GARAIA MANKOMUNITATEAK osatzen duen erakundea da eta bere titulartasuna sozietatearen kapitalaren %100 da. Ondorioz, UGGASAri Legea aplikagarria zaio.

2. ERAKUNDEA, ANTOLAKETA ETA PLANGINTZA INFORMAZIOA

2.1. UGGASAren funtzioak

Urola Garaiko Garapenerako Agentzia, S.A.U. Urola Garaia Mankomunitateak (Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek), 1.994. urtean sortutako Garapen Sozioekonomikorako Agentzia da. Kapital publikoa duen erakundea, irabazi asmorik gabekoa eta interes orokorreko jarduerak bultzatzen dituena. Honakoak dira agentziaren funtzio nagusiak:

  • UROLA GARAIKO LEHIAKORTASUN PLANAREN (LEUG 2018-2021) DINAMIZAZIOA ETA FAZILITAZIOA
  • SEKTORE ESTRATEGIKOEI BULTZADA
  • ENPRESA GARAPENA
  • EKINTZAILETZAREN SUSTAPENA
  • ENPLEGUAREN SUSTAPENA, BITARTEKOTZA ETA ORIENTAZIOA
  • GARAPEN JASANGARRIA
  • TURISMOAREN DINAMIZAZIOA

2.2. Araudi aplikagarria

UGGASA erakunde bakarreko sozietate anonimoa da eta, nagusiki, Merkataritza Erregistroan inskribatutako estatutuek nahiz Kapital Sozietateei buruzko legeak, uztailaren 2ko 1/2010 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutakoak, xedatutakoaren arabera arautzen da.

Kontratazioaren arloan, Urola Garaiako Garapenerako Agentzia, S.A.U-ri Sektore Publikoaren kontratuei buruzko Legea, azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutakoa, aplikagarria zaio, 3.1.d artikuluan xedatutakoarekin bat.

Kontratuak esleitzearen eremuan, UGGASAk herri-administrazioaren izaera ez duen esleipen ahalmena duenez, Sektore Publikoaren kontratuei buruzko Legearen barruan III. Liburuko I. Tituluari dagokion II. Kapitulua aplikatuko zaio.

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legeak 20. artikuluan xedatutakoarekin bat, UGGASAk sinatzen dituen kontratuak, herri-administrazioarekin egindakoak izan ezik, kontratu pribatuak dira eta ondorioei eta iraungitzeari dagokienez, Zuzenbide Pribatuak arautzen ditu.

2.3. Antolaketa-egitura

UGGASAk honako gobernu organoak ditu:

A.  BATZAR OROKORRA:
Urola Garaiko Mankomunitateko Lehendakari eta ordezkari politikoek osatzen dute.

B.  ADMINISTRAZIO KONTSEILUA:
Lau urtean behin, Batzar Orokorrak izendatutako 4 udaletako ordezkari politikoez osatua dago.

2019-2023 Legealdia

KOLDOBIKE OLABIDE HUELGA Lehendakaria
JOSU AZTIRIA Lehendakari-ordea
MIKEL SERRANO APERRIBAY Idazkaria
INES BENITEZ Bokala
TOMAS ETXANIZ Bokala
MAITE LOMBIDE Bokala
EDURNE GONZALEZ Bokala
JON LUQUI Bokala
NEKANE ORUESAGASTI Bokala
ROSA MAIZA Bokala
NEREA ERRASTI Bokala

C.  ZUZENDARITZA:

Aipatutako organo kolegiatuez gain, sozietateak zuzendari-gerentea du eta kargua Itziar Salaberria San Vicentek betetzen du 2004. urtea geroztik. Zuzendaritza funtzioetan hasi aurretik, Ekintzaileta eta Enpresa teknikari izan zen UGGASAn bertan (2002-2004). EHUn Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da eta Staffordshire Universityn nazioarteko industria marketinean masterra du. UGGASAra heldu baino lehen, 4 urtez Enpresa Kudeaketa eta Estrategia Aholkularitza lanetan aritu zen.

 

Zuzendaritzapean honako arduradun eta teknikariak aurkitzen dira:

3. EKONOMIA, AURREKONTU ETA ESTATISTIKARI BURUZKO INFORMAZIOA

Egindako kontratu, sinatutako hitzarmen, diru-laguntza eta aurrekontuei buruzko informazioa ondorengo esteketan:

4. URTEKO KONTUAK ETA IKUSKARITZA TXOSTENAK