UGGASA

Zer da UGGASA

UGGASA, Urola Garaia Mankomunitateak (Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek), 1.994. urtean sortutako Garapen Sozioekonomikorako Agentzia da. Kapital publikoa duen erakundea, irabazi asmorik gabekoa eta interes orokorreko jarduerak bultzatzen dituena.

Urola Garaiko ongizate, integrazio eta gizarte kohesio maila handitzea dugu azken helburu, balio erantsia sortzen lagunduko duten ildo estrategikoak, proiektuak eta zerbitzuak identifikatuz eta landuz.

Xedea

Arlo sozioekonomikoan eta eskualdeko lehiakortasun estrategiaren (LEUGaren) aterkipean, garapen agentziaren funtsezko rola baliabide eta eragile ezberdinak UROLA GARAIA 2030 norabidean dinamizatzea da, herritar, enpresa eta eragile ezberdinetara bideratutako programa, proiektu eta ekintza ezberdinak ahalbideratuz.

Eskualdeak partekatzen dituen erronkei erantzuna emateko… tokiko garapenerako prozesuak bultzatzea, eragile sozio-ekonomiko arteko harremanak erraztuz, konfidantzazko espazioak sustatuz, eta beraz tokiko kapital soziala indartuz.