Urola Garaia

ESKUALDEA

Urola Garaia eskualdea Gipuzkoako hegoaldean dago, Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga herriek osatzen dutelarik. Eskualde txiki hau Aizkorri Aratz natura-parkearen magalean dago, Euskal Autonomia Erkidegoko hiri nukleo (probintzietako hiriburuak) nagusien arteko erdigunean kokatuta.

Eskualdeak, 25.523 biztanle eta 89 km2 hartzen ditu guztira. Legazpi da herririk handiena (42 km2) eta Urretxu txikiena (8 km2). Iparraldean, Urola Kostako eskualdearekin egiten du muga; hegoaldean, berriz, Goierrirekin, eta mendebaldean, Debagoienarekin.

Txoko bakoitzak duen xarmak etengabean harritzen gaitu: haren bidexka eta Urolaren bide berdea zeharkatuz, ondare industriala, artistikoa eta erljiosoa bisitatuz, eta paisaia natural txundigarrien kontrastea ikusita. Antioko ermita, Mirandaolako burdinola eta Igartubeiti Baserri-museoa dira horren erakusle.

ESKUALDEA

Gainera, eskualdeko bizitzan garrantzia izan duten pertsonaiek, Jose Maria Iparragirre (1820-1881) poeta ospetsua kasu, haien jaioterriko herrigune historikora eta San Martin de Tours elizara barneratuko gaituzte. Eduardo Chillida eskultoreak ere eta eskualdearekin duen loturak, Burdin Haranean murgiltzen du bisitaria.

Eskualdeko ekonomiari dagokionez, Industria sektorearen pisu eta kultura handia duen eskualdea da. Manufaktura Industria da pisu handien duen sektorea: enpresen %26,3a. Segidan, Eraikuntza sektorea (%19,3), Industriarekin loturiko Zerbitzuen sektorea (%19,3) eta Merkataritza handizkari zein txikizkariaren sektorea (%16,1).

Manufaktura Industriaren baitan, Sektore Metalmekanikoa da presentzia handiena duena: makina-erremintaren fabrikazioa, egitura metalikoak, produktu metalikoen mekanizazio lana, forja, moldeen fabrikazioa, eta metalen tratamendu zein estaldura.

Sektoreak sortzen duen enpleguari erreparatuz, Industriak enplegu guztiaren %35a hartzen du, eta beraz eskualdeko motore ekonomikoa izaten jarraitzen du.