Ekintzailetza. Urola Garaia Sortzen

UGGASAk Urola Garaia Sortzen zerbitzuarekin, ekintzaile eta enpresariekin elkarlanean arituz
ekintzailetzarako ekosistema osasuntsua osatzea du helburu.

Xedea, Urola Garaikoak diren eta ekintzailetasunarekiko edo eta barne ekintzailetasunarekiko
jarrera duten pertsonak mobilizatu, elkartu eta aholkatzea da.

Zertarako? Eskualdean lana eta aberastasuna sortuko duten enpresa proiektuak bultzatzeko, berritzaileak direnei, babes berezia eskainiz.

Nola? Ondorengo baliabideak erabiliz:

– Aholkularitza eta formazioa
– Sortzen Enpresagunea
– Sortzen sarea