Ekintzailetza. Urola Garaia Sortzen

Aholkularitza eta formakuntza

Negozio ideia edo proiektu bat duten pertsona ekintzaileak babestu, aholkatu, informatu eta laguntzen ditu UGGASAk. Proiektua martxan jartzeko beharrezkoak diren lehen pausoetan laguntza eskaintzen zaio ekintzaileari. Hala nola, Bideragarritasun Plana egiteko edo eta finantzaketa iturriak eta diru laguntzak eskuratzeko behar dena prestatzeko laguntza jasoko du ekintzaileak.

Negozioen garapenerako erabilgarriak izango diren ezagutzak lantzeko prestakuntza ere eskeintzen du Urola Garaia Sortzen zerbitzuak. Esaterako, nork bere negozioa aurrera eramateko lagungarri izango zaizkion gaitasunak eta balioak indartzeko lanketak egingo dira .

Formacion