Covid-19. Laguntzak autonomoak eta enpresari indibidualak

Si quieres ver la versión en castellano haz clic aquí

AUTONOMOEI ETA ENPRESARI INDIBIDUALEI ZUZENDUTAKO LAGUNTZAK

1. ELKARGI / COVID-19 MAILEGUAK ETA GELDIALDIA  Irekita

Covid-19ren ondorioz jardueran jaitsiera izan duten ETEek eta autonomoek eskatu ahal izango dute.

  • 6/12 hilabete arteko GABEALDIA datozen epemuga duten ordainketentzat. Interesatuta bazaude, zure eguneroko kudeatzailearekin kontaktuan jar zaitezke.
  • Covid-19 MAILEGUA, % 0 Euriborretik aurrera, egoera honen aurrean likidezia-tentsioei aurre egin ahal izateko.Informazioa eta eskaerak: https://www.elkargionline.com/

2. SPRI / INPLANTALARIAK  Irekita

Telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua.

Informazio gehiago: 902 702 142

Eskatzeko: https://www.spri.eus/euskadinnova/es/portada-euskadiinnova/soluciones-para-micropymes/inscripciones-inplantalariak/589.aspx


3. LANBIDE. AUTONOMO ETA ENPRESABURU INDIBIDUALENTZAT LAGUNTZAK (kuotak eta alokairuak)  Irekita

Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak honako hauek dira:

  • Langile Autonomoen Araubide Bereziari edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzako dagokion araubideari edo nahitaezko mutualitate profesionalei lotutako norberaren konturako langile gisa aurre egin beharreko kotizazioaren ordainketari lotutako kuotak. (Gastu hori ez da diruz laguntzeko modukotzat hartuko Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste administrazio publiko batzuek diruz lagundu dutenean).

 

  • Eta negozio-lokalen errentamendua, betiere familia-etxebizitza baten parte ez badira, lokalaren errentatzailearekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko 2. mailarainoko ahaidetasunik ez badago eta errentatzaile gisa diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.

Laguntza-ildo honen onuradunak honako hauek izan daitezke (betiere EAEn erroldatuta badaude, bizilekua bertan badute, enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala EAEn badute eta lantokia bertan badago):

  • Enpresaburu eta profesional indibidualak.
  • Ondasun Erkidegoetako eta Sozietate Zibiletako bazkideak, betiere diru-laguntza norberaren izenean eskatzen bada.

Diru-laguntza hau deialdia dagozkion epeekin argitaratzen denean, egongo da eskuragarri.

Informazio gehiago: www.lanbide.euskadi.eus


4. LANBIDE. KULTURA PROFESIONALENTZAKO LANGABEZIA BABESA   Irekita

Entitate onuradunak

Kulturako profesional diren pertsona fisikoak, beren kontura aritzen direnak –nahiz eta bestek kontratatuak izan daitezkeen–,arte-emanaldi edo erakusketetarako lokaletan aritzen direnak, edo ikuskizun publiko edo ekitaldi kolektiboetan, baldin eta jarduera eten edo bertan behera geratu bazaie Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik.

Xedea eta zenbatekoa

a) Pertsona eskatzaileak 2019an edo lehenago hasi bazuen kultura- edo arte-arloko lanbide-jarduera, jarduera horretan 2019an izandako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren % 70 jasoko du, gehienez 1.200 euro hilean.

b) Pertsona eskatzaileak 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 13ra artean –biak barne–hasi bazuen kultura- edo arte-arloko lanbide-jarduera, hilean 950 euro jasoko du

Baldintzak

a) Alta emanda egotea Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, I. eranskineko atal, multzo eta epigrafeetan. b) Eten edo bertan behera geratutako kulturaren arloko jarduera etetea diru-sarreren iturri nagusia,hau da, handik etortzea diru-sarreren % 60.

b) Egoera hauetako batean edo batzuetan egotea:

1) Norberaren edo besteren kontura aritzea lanbide-jardueran, alta emanda Gizarte Segurantzako Autonomoen Araubide Berezian edo Araubide Orokorrean (ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian kotizatuz), eta jarduera eten edo bertan behera geratu izana alarma-egoera deklaratu delako.

2) Lanbide-jarduera kontratatuta eduki eta hura eten edo bertan behera geratu izana alarma-egoera deklaratu ondoren, 4.3 artikuluan aurreikusitako denbora-muga kaltetu gabe.

3) 2019ko ekitaldian alta emanda egon izana Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide Berezian eta/edo Araubide Orokorrean, ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian kotizatuz, gutxienez 3 hilabete edo 90 egunean.

Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/05/2001956e.pdf


5. MERKATARITZA SEKTOREARENTZAT LAGUNTZAK   Indarrean

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak euskal merkataritza sektoreko laguntzen deialdia egin du.

Laguntzaren helburua da euskal txikizkako merkataritzako pertsona autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak babestea eta haiei laguntza ematea, Covid-19ren ondorioz jasaten ari diren inpaktua gutxitzeko eta osasun-alarmaren egoera amaitu ondoren berriro abian jartzeko.
Erakunde onuradunak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza fiskala eta soziala duten pertsona autonomoak, txikizkako mikro eta enpresa txikiak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak barne, bai eta establezimendua dutenak ere, baldin eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak erabat bertan behera utzi badu jarduera, edo salmenten murrizketa %75etik gorakoa izan badu.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK

a) Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka bakar baten alokairu-gastuak, 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abuztuaren 31ra arte.
b) Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka erosteko hipoteka-maileguaren edo mailegu pertsonalaren kuotak (amortizazioa + interesak), 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abuztuaren 31ra arte.
c) 2020ko udaberri-udara sasoiko produktuen stocka erostearen gastua, 2020ko martxoaren 14a baino lehenago erosi eta jaso bada.
d) Ohiko gastu hauek zuzenean lotuta daude diruz lagundu behar den merkataritza-jarduerarekin: energia-hornikuntzako gastuak, telekomunikabide-zerbitzuak (telefonoa, Interneta), aseguruen primak, COVID-19ari lotutako dirulaguntzetarako aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuak kontratatzetik eratorritako gastuak txikizkako merkataritza-enpresetan, gehienez 150 € eta merkataritza-jarduera babesteko eta dinamizatzeko jarduerak errazteko asmoz ondorengo berpizte eta berraktibazio faseetan, tokiko, eskualdeko, probintziako eta euskal merkataritza-elkarteetarako afiliazio-kostuak, 2020ko martxoaren 14tik 2020ko abuztuaren 31ra arte.

LAGUNTZEN BANAKAKO ZENBATEKOA
Gehienezko diru-laguntza: 3.000 € enpresako

ESKAERA
Tramitazio elektronikoa: http://www.euskadi.eus/servicios/1103201/

OHARRA
Enpresak gutxienez lau hilabetez egon behar du irekita alarma-egoera amaitzen denetik.
Laguntzak eskatzeko epea 2020ko ekainaren 29a izango da.


6. RENOVE INDUSTRIA 4.0 (SPRI)  indarrean urriaren 22ra arte

Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duen enpresa sareko enpresetan gaitzeko makineria edo ekipamendu aurreratuan (hardwar-a eta softwar-a) inbertsioak sustatzea du helburu, ingurune horiek modernizatzeko eta, hala, fabrikazio aurreratuaren eremuan Industria 4.0ren proiektuei aurre egin edo horiek garatzeko.

XEDEA

Industria 4.0ren proiektuak inplementatzeko makineria edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erosten

laguntzea dute helburu. Ildo horri jarraiki, Euskadiko Autonomia Erkidegoko enpresa industrialetan, fabrikazio aurreratuaren eremuaren barruan, teknologiak aplikatu beharko dira.

ONURADUNAK

ETEak eta autonomoak

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN PROIEKTUAK

Diruz lagunduko da manufaktura-enpresa industrialetan Industria 4.0ren proiektuak inplementatzeko makineria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erostea, eta harekin lotutako aholkularitza zerbitzuak. Gastu hautagarria egiaztatzeko, aldeek (laguntzaren eskatzailea eta fabrikatzailea/hornitzailea) onartutako enkargua edo kontratua eta fakturarekin erosi den makineria edota ekipamendu aurretaruaren zenbatekoaren % 10, gutxienez, ordaindu izanaren agiria aurkeztuko dira. Makineria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) hurrengo teknologiaren bat erabili edo sartzen duten proiektuei aurre egiteko erosiko da:

•Fabrikazio aurreratuaren proiektuak, makineria edota ekipamendu aurreratuarekin (hardwarea eta softwarea); aurrekoaren harira, Big Data eta analitika aurreratuaren teknikak sartuko dira, industria-inguruneen barruan iturri desberdinetatik datozen “datu-bolumen handiak” prozesatu eta aztertzeko. Helburua portaera-ereduak identifikatu (Business Intelligence, Data Mining…) eta iragartzea da, enpresetan arlo eta prozesuei eragiten badizkiete. Hala, erabakiak errazago hartuko dira eta lehiakortasuna hobetzen lagunduko da.

•Fabrikazio gehigarriaren proiektuak, material-mota desberdinen bitartez (plastikoetatik metaletara) ale eta forma geometriko pertsonalizatu berrien produkzio/fabrikazio malgua sustatzen dutenak, sektore edo industria-enpresa bereziaren beharrak asetzeko.

•Robotika aurreratu eta elkarlaneko proiektuak, egiazko denboran langileekin lankidetzan jarduteko robot konektatuak, bestelako robotak, baita makinak ere eransten dituztenak; xedea prozesuak hobetzea eta plantan produktibitatea gehitzea da.

•IIoT (Industrial Internet of Things) proiektuak, fabrikaren barruan gailuei eta makineriari sentsoreak ipini eta internetekiko konexioa bermatzeko, egiazko denboran informazioa jaso eta trukatzeari begira. Modu horretan, neurri handian, konektatutako gailu eta makineriaren erabilera- eta jarraipen-aukerak kontrolatu, automatizatu eta biderkatuko dira.

•Industria-ingurunerako adimen artifizialeko proiektuak; horien bitartez, plantan makinek edota ekipamenduak ikasi eta modu autonomoan erabakiak hartzeko gai izango dira. Halaber, halako proiektuei Machine Learning edo Deep Learningaren teknikak sartuz gero, besteak beste, plantan produkzioaren ikuspegitik portaera edo egoera aipagarriak iragar daitezke (adibidez, makinen iragarpen mantentzelanak), objektuak antzeman, irudiak identifikatu edo argibideak onartzearekin batera. Ildo horri eutsiz, plantan aktibo eta prozesu guztiei buruzko ezagutza automatizatu eta zabal daiteke eta, ondorioz, enpresa zehatzean erabakiak errazago hartuko dira.

•Sistema ziber-fisikoen proiektuak, konputazio- eta konektibitate-gaitasun aurreratuekin plantan osagaiak, objektu fisikoak edo makineria sartzen dituztenak. Modu horretan, enpresa zehatzaren balio-katean objektu adimentsu bihurtuko dira.

•Errealitate birtualaren proiektuak, mundu simulatuetan edo giro birtualetan egiazko egoerak berregiten dituztenak.

•Errealitate areagotuaren proiektuak; hauen barruan erabilitako teknologiei esker, erabiltzaileak gailu teknologikoaren bitartez egiazko munduaren zati bat ikusiko du eta gailuak informazio grafikoa erantsiko du.

Modu horretan, egiazko informazioa edo informazio fisikoa informazio birtual osagarriarekin areagotuko da.

•Biki digitalen (Digital Twins) proiektuak, objektu edo sistemaren erreplika birtuala sortzen dutenak, beren egiazko kidearen portaera simulatzeko. Helburua monitorizatzea da, egoera zehatzetan portaera aztertu eta eraginkortasuna hobetzeko. Beste abantaila batzuen artean, produktuak garatu eta testatzea produktu fisikoarekin egitea baino merkeagoa eta eraginkorragoa da. Horrez gain, eredu birtualaren kopia asko egin daitezke eta agertoki ugari kontuan hartuta testatu ere bai.

ZENBATEKOA

Laguntza-eskaera bakoitzaren kasuan, «onartutako gehieneko gastu/inbertsioen aurrekontuen» gainean dirulaguntzaren ehunekoa % 50 izango da.

Makineria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erosteko eta harekin lotutako aholkularitza gastoak, laguntza-eskaera bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 70.000 eurokoa izango da eta enpresako gehienez 100.000 euroko dirulaguntza emango da.

DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN GASTUA

Egingo den industria 4.0 proiektuak barne hartuko ditu ezarri nahi diren makineria berria eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea), baita proiektutik eratorritako aholkularitza-gastuak ere. Gainera, hurrengo baldintzak betetzen dituztenak:

a.- Kostu horien guztien batura 50.000 euro izango da gutxienez (BEZik gabe), eta erakunde eskatzailearen ustiapen ekonomikoaren produkzio-prozesuari atxikita egon beharko da nahitaez. Halaber, enpresa onuradunari hornitu eta enpresan bertan instalatu beharko da.

b.- Aholkularitza-gastuek ezingo dute proiektuaren aurrekontu osoaren % 25 gainditu. Proiektuaren aurrekontu osoaren % 25 baino gehiago bideratzen bada aholkularitza-lanetara, egokitu egin beharko da partida hori, gehienez ere proiektuaren aurrekontu osoaren % 25 har dezan.

c.- Erositako makineria berria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta abian jarriko da eta, nolanahi ere, eskaera egin eta hurrengo 12 hilabeteren buruan egingo da.

EPEA

Urriak 22, 15.00ak arte

ESKAERA

https://app7.spri.net/renoveindustria40/

Laguntza eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

a.- Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena.

b.- Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. Onuraduna langile autonomoa baldin bada, dagokion Foru Aldundiaren edo Udaleko Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena.

c.-Erakunde onuradunaren IFZ.

d.- Enpresa ETEa dela ziurtatzen duten egiaztagiriak, hau da, urteko enplegu datuak, negozio-bolumena eta enpresaren balantze orokorra; baita, halakorik badago, ETEari lotutako edo elkartutako gainerako enpresenak eta enpresa talde globalarenak ere. Azken kasu horretan, talde osoaren antolakuntza-eskema aurkeztu beharko da, eta bertan beren-beregi jasoko dira laguntzaeskaera egin aurreko bi ekitaldietako partaidetza- eta enplegudatuak, esplotazio-zifra eta balantzea.

e.-Makineria edota ekipamendu aurreratua (hardware eta softwarea) berriaren salerosketakontratuaren kopia, alde biak sinatuta, edo alde biek onartutako enkargua.

f.-Gutxienez ordainketaren % 10eko fakturaren kopia eta makineria edota ekipamendu aurreratuaren ordainket(ar)en egiaztagiria(k), bankuko kontuetan islatuta, edo ordainketaren banku-egiaztagiria.

g.- Memoria (25 orri baino gehiago ez), erosi beharreko makineria edota ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) eta aurre egin nahi duen Industria 4.0ren proiektua adierazten duena.

7. BONU TEKNOLOGIKOAK  Aurrekontua agortuta

Programa honen helburua,  enpresa txikiek telelana egiteko behar diren ekipamenduak eta elementuak erosteko egin dituzten gastuak edo laster egingo dituztenak finantzatzea da, enpresa-jarduera mantentze arren, asko eragin baitiote pandemiaren hedapena ekiditeko hartutako neurriek.

 

1-DIRUZ LAGUNGARRIA

 Enpresek telelana ahalbidetzeko egindako gastuak, hala nola PCak, ordenagailu eramangarriak, web kamerak, mikrofonoak, bideokonferent zi a egiteko sistemak, software ofimatikoa, segurtasun informatikorako elementuak eta kasu bakoitzerako bereziak izan daitezkeen beste batzuk, prestakuntza edo aholkularitza gastuak barne.

 Diruz lagungarriak izango dira enpresako langileren baten izenean agertzzen diren gastuak, baldin eta deialdi hau indarrean jarri aurretik egin badira, eta, ondoren, enpresak ordainketa zuritzen badu.

Kasu horretan, enpresak, eskaerarekin batera erant zu kizunpeko deklarazio bat erant si beharko du. Bert an, ziurtatuko du inbert si oa Covid-19aren pandemiak sortutako egoe ragatik egin dela.

 

2-ONURADUNAK

 50 langile baino gutxiago dituzten, autonomo gisa aritzen diren pertsonak barne, eta bere jarduera Gipuzkoan garatzen duten ETEak

 

3-DIRULAGUNTZA

Egin den edo egingo den gastuaren %100 diruz lagunduko da, Balio Erantsiaren gaineko Zergarik gabe, gehienez 4.000 € enpresa bakoitzeko.

 

4-EPEA

Apirilaren 3tik urriaren 15 arte, edo, aurrekontua agortzen bada, lehenago.

 

5-ESKAERAK

Informazio gehiago eta eskaerak egiteko: https://egoitza.gipuzkoa.eus/


8. GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ZERGA-NEURRIAK  Indarrean

Gipuzkoako lurralde historikoko foru-zergen sistemaren mendeko zergapekoei zuzenduta.

Kontsultatu esteka honetan geroratze- eta arintze-neurriak:

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2020/03/25/e2001676.htm


9. IKTak BARNERATZEKO ERALDAKETA DIGITALERAKO LAGUNTZAK  Indarrean

  • Gipuzkoako Bazkundeko lur-mugapean eta JEZ erroldan erregistratuta dauden ETE, Mikro-ETE eta Autonomoen erregimen berezian izena emanda duten pertsonei zuzendua dago.
  • Helburua, Gipuzkoako Bazkundearen lur-mugapean dauden enpresei TICCámaras 2020 programaren barruan laguntzak ematea da. Covid-19 ak sortu dituen ondorio ekonomikoei aurre egiteko beharrezkoa den eraldaketa digitala bultzatzeko helburua dute.

Diagnosiaren I fasea EGEF eta Gipuzkoako Bazkundeak elkarfinantziatuko dute. Hortaz, parte hartzen duten enpresentzako zerbitzua doakoa izango da.

Laguntzen II Faseak enpresa bakoitzeko dirulaguntza jasotzeko gehienezko kostu oinarria 7.000 €koa izango da. Enpresak bere osotasunean aurrefinantzatuko du eta EGEFek kofinantzatuko du %50ean. Hortaz, enpresa bakoitzeko gehienezko dirulaguntza 3.500€koa izango da.

10. ALDI BATERAKO ENPLEGU ERREGULAZIOKO ESPEDIENTEAK (ABEEE) KORONABIRUSAK EZINBESTEAN ERAGINDA  Indarrean

(UGGASAk ABEEE egoeran dauden langileek Lanbideko alta-eskabidearen erregistroan izena ematea edo egoera eguneratzea gomendatzen du).

ZER DA?

  • Aldi baterako enplegua erregulatzeko espedientea da.
  • Alerta-aldia amaitzen denean, langileak itzuli egin behar dira, eta lehendik zituzten baldintzak eta eskubideak errespetatuko dira.
  • Ez da kaleratzea; beraz, ez zaio langileari kalte-ordainik eman behar.
  • Hau egin daiteke:
  1. Kontratua aldi baterako eten %100ean
  2. Lanaldia aldi baterako murriztu: gutxienez %10 eta gehienez %70.

NORK ESKA DEZAKE?

Koronabirusaren ondorioz jarduerak bertan behera utzi behar izan dituzten autonomo eta enpresek, kontratatutako pertsonen kopurua edozein dela ere.

EZINBESTEKO KASUA DELA EGIAZTATU BEHAR DA:

  • Ezinbestekotzat jotzen da Koronabirusaren krisiaren ondorioz Gobernuak hartutako neurriak ondorengoak eragin baditu:
  1. Jardueraren galerak
  2. Jarduerak bertan behera uztea edo bertan behera uztea.
  3. c) Lokalak ixtea

BEREZIKI:

-Murrizketak garraio publikoan

-Jarduerarekin jarraitzea galarazten duen hornidurarik ez izatea

-Plantillaren kutsadura

-Osasun-agintaritzak ezarritako isolamendu-neurriak hartzea

 

NON TRAMITATU BEHAR DA?

Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu Sailean: Eusko Jaurlaritza

 

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

  • Eskaera
  • Memoria
  • Langileen zerrenda
  • Langileentzako jakinarazpena, sinatuta
  • Titularraren baimena
  • Titularraren NANa
  • JEZ
  • Eskaera

 

NOIZTIK IZANGO DU ERAGINA?

Ezinbesteko kasua eragin duen gertakariaren egunetik aurrera.

 

ZER GERTATZEN DA ENPRESAREN KONTURAKO KOTIZAZIOAREKIN?

  • Pertsona autonomoak eta ETEak < 50 langile baino gutxiago dituztenean: langileen kotizazioaren %100-ean salbuetsita.
  • 50 langiletik gorako ETEak: langileen kotizazioaren %75-ean salbuetsita.
  • ABEEEa lanaldia murrizteagatik bada, langileak egiten duen lanaldiaren proportzio berean kotizatu behar da.
  • Ez da automatikoa; beraz, Gizarte Segurantzan jakinarazi behar da.
  • Salbuespen hori pertsona horien kontratuak 6 hilabetez mantentzeari lotuta dago, ezinbesteko egoera amaitu ondoren.

 

ZEIN ESKUBIDE DITUZTE LANGILEEK?

1. ANTZINATASUNA: Eskubidea ez da galtzen eta denbora kontatzen jarraitzen da

2. SOLDATA:

-Langabezia-prestazioa jasotzeko eskubidea dute.

-ABEEEa lanaldia murriztekoa bada: egindako benetako lanaldiari dagokion soldataren proportzioa jasotzeko eskubidea dute.

-Prestazioa jasoko dute, nahiz eta horretarako eskatzen den epea ez bete.

-Prestazioa kobratzen den denbora, ez da deskontatutako aurretik langabezia prestaziorako sortutako epealdietatik

-Prestazioa jasotzeko denbora ez da murriztuko, nahiz eta 15 eguneko epea igaro ondoren aurkeztu.

-Eskaera enpresak egingo du.

3. OPORRAK: Ez da oporretarako eskubidea galtzen

4. APARTEKO PAGAK: Langileak aparteko pagetarako eskubidea sortuko du lanaldiaren murrizketak dirauen bitartean, baina proportzio berean murriztuko dira.

5. KALTEORDAINA: Ez dute kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik


11. JARDUERA ETETEAGATIK EZOHIKO PRESTAZIOA  Indarrean

Ondoren zehaztutako egoeran dagoen edozein langile autonomorentzat (pertsona fisikoak, sozietateetako bazkideak, administratzaileak, kooperatibetako bazkideak, ondasun-erkidegoetako bazkideak, autonomo laguntzailea) jaso dezakeen aparteko prestazioa:

  • Alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz negozioa itxi behar izan dutenak
  • Haren fakturazioa (martxoan) %75 jaitsi bada aurreko seihilekoko batez bestekoaren aldean.

Prestazio hori jasotzeko eskubidea duten pertsonek:

1) Ez dituzte ordainduko dagozkien autonomo kuotak

2) Kotizatzen jarraituko dute

3) Jarduera uzteagatiko prestazio-aldia ez zaie murriztuko

4) Ez diete uko egingo gozatzen ari diren hobariei

5) Hilabeteko prestazioa kobratuko dute, eta alarma-egoera amaitu arte luzatzeko aukera izango dute.

6) Azken 180 egunetako batez besteko oinarri arautzailearen %70 kobratuko dute, eta 180 egun kotizatu ez badira, gutxieneko oinarriaren %70.

Pertsona bakoitzari dagokion mutualitatean eskatu behar da.


12. 11/2020 ERREGE DEKRETUA, MARTXOAREN 31KOA: GIZARTE ETA EKONOMIA ARLOKO PREMIAZKO NEURRI OSAGARRIAK Indarrean

GIZARTE SEGURANTZAKO KOTIZAZIOEN ORDAINKETEN LUZAMENDUA:

Osasun larrialdiko salbuespen egoera dela eta jasaten ari diren finantza tentsioa arintzeko autonomo eta enpresek Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketak atzeratu ditzakete.

  • 6 hilabetez
    • Enpresak: 2020ko apirila – ekaina
    • Autonomoak eta banakako enpresaburuak: 2020ko maiatza – uztaila

Beti ere, 2020ko martxoaren 14ko 463/2020ko Errege Dekretuaren ondorioz jarduera eten ez badute edo eta ERTE bat izapidetu ez badute.

  • Interesik gabe
  • Eskaera: ordainketa egiteko araututako epearen lehen 10 egun naturalen barruan
  • Banakako enpresaburuak apirilean luzapen bat eskatzen badu: atzerapena aplikatuko zaio, %0,5eko interesarekin

Adierazten diren jarduerek bakarrik eska dezakete luzamendua  (ISM/371/2020 Agindua)

RD Ley 11/2020”-ko 34. Artikuluan esaten da, apirila, maiatza eta ekaineko gizarte segurantzako kuotak interesik ordaindu gabe luzatu daitezkeela esaten du eta baldintzak publikatzeko zain zeuden.

Agindu hori, 2020/04/28an publikatu da eta bertan esaten da bakarrik ondoren adierazten diren CNAE-a duten autonomo eta enpresek eskatu ahalko dutela:

  • 119 (Iraunkorrak ez diren beste labore batzuk)

  • 129 (Iraunkorrak diren beste labore batzuk)

  • 1812 (Inprimaketako eta arte grafikoetako beste jarduera batzuk)

  • 2512 (Arotzeria metalikoaren fabrikazioa)

  • 4322 (Iturgintza, berokuntzako eta aire girotuko sistemen instalazioak)

  • 4332 (Arotzeriako instalazioa)

  • 4711 (Espezializatu gabeko establezimenduetako txikizkako merkataritza, batez ere elikagaietan, edarietan eta tabakoetan)

  • 4719 (Espezializatu gabeko establezimenduetako txikizkako beste saltoki batzuk)

  • 4724 (Ogiaren eta okintzako, eta gozogintzako produktuen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan)

  • 7311 (Publizitate – agentziak)

  • 8623 (Jarduera odontologikoak)

  • 9602 (Ile-apainketa eta edertasuneko beste tratamendu batzuk /)

Jarduera hauetan ez diharduten autonomo eta enpresek GERORATZE bat eskatu dezakete, hau da, Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa atzeratzea (2020ko martxoa, apirila eta maiatza) baina kasu honetan %0,5eko interesarekin.

GIZARTE SEGURANTZAKO KOTIZAZIOEN ORDAINKETAK GERORATZEA:

Luzamendua jasotzeko baldintzak betetzen ez badira, GERORATZEA eskatu daiteke:

− Apirila eta ekaina bitartean ordaindu behar diren kotizazioak atzeratzeko aukera

− Interesa % 0,5 (ohikoa baino 7 aldiz txikiagoa)

− Autonomo batek apirilean luzamendua eskatzen badu, geroratzea aplikatuko zaio %0,5eko interesarekin

Beti ere aurretik beste atzerapen bat eskatu ez bada

BIEN ARTEKO EZBERDINTASUNA INTERESAK DIRA