ATZO ESKURATU ZUTEN ESKUALDEKO 15 EMAKUMEEK “MENPEKOTASUNA DUTEN PERTSONEI ETXEAN GIZARTE ETA OSASUN ARRETA ESKEINTZEKO” GAITASUN ZIURTAGIRI PROFESIONALA

Carla: “El curso me ha aportado conocimiento, y me ha servido para crecer profesionalmente. Da valor a nuestra profesión y nos da seguridad a la hora de reivindicar nuestros derechos como trabajadoras. Es una profesión que recae principalmente sobre las mujeres, y tenemos que aprender a cuidarnos a nosotras mismas. Me ha supuesto un gran esfuerzo pero ha valido la pena. Estoy muy satisfecha”.

Atzo bukatu zituzten Carlak eta gainontzeko 14 ikasleek, “Pertsonei etxean Gizarte eta Osasun arreta eskeintzeko” gaitasun ziurtagiri profesionala lortzeko urrian hasi zituzten eskolak. UGGASAk antolatu eta Urretxuko Gurutze Gorriak gauzatu duen ziurtagiriak parte hartzaileei lana mantentzeko bermea emateaz gain, gure eskualdeak alor horretan dituen beharrei erantzuteko sarea sortzea ere izan du helburu. Berdintasun alorrean ere egin da lanketa, balio-aldaketa eta emakumeen ahalduntze pertsonala, kolektiboa eta soziala sustatzeko ahaleginean.