ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALEKO GAITASUNAK INDARTU NAHI AL DITUZU?

Ikasi phishing-ari aurre egiten zure enpresan: Ez galdu bigarren prestakuntza-saioa! 

Uggasak, Urola Garaiko enpresen digitalizazioa eta segurtasuna bultzatzeko konpromisoa duenez, zibersegurtasunari buruzko heziketa zikloaren bigarren saioa antolatu du: Nola aurre egin phising-ari nire enpresan. Sentsibilizaziorako eta prebentzio-neurrietarako estrategiak eta gomendioak“.  Doako tailer honek aukera emango dizu: 

  • Phishing erasoak identifikatzen eta prebenitzen ikastea, enpresentzat ohikoena eta arriskutsuena den zibermehatxuetako bat. 
  • Zure lankideak phishingaren arriskuez sentsibilizatzeko eta zure erakundean duten eragina minimizatzeko azken estrategiak eta gomendioak ezagutzea. 
  • Prebentzio-neurri eraginkorrak ezartzea zure enpresaren informazio konfidentziala babesteko eta galera ekonomikoak saihesteko. 

‍Zibersegurtasunaren arloan prebentzio-neurriak hartu nahi dituen Urola Garaiko edozein enpresari irekitako jardunaldia da. Honako gai hauek landuko dira:

  • Erabiltzaileak zibersegurtasunaren arloan sentsibilizatzeko estrategiak eta gomendioak. 
  • “PHISHING”: Eraso tipikoak, legezko erantzukizunak eta prebentzio-neurriak..  
  • ZIURen “Spear Phishing” proiektuaren aurkezpena 

Saioa maiatzaren 22an izango da 9:00etan, Urretxuko Sortzen enpresagunean, Mugitegi-C Pol., 18. 

Plazak mugatuak direnez, zurea lehenbailehen erreserbatzea gomendatzen dizugu, ondorengo loturan: EMAN IZENA 

Ez galdu aukera paregabe hau zure enpresan phishing-ari aurre egiten ikasteko eta zure negozioa babesteko. Eman izena gaur bertan eta partekatu albiste hau zure laguntzaileekin! 

Xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, kmadina@uggasa.eus edota  943 725 929 telefonora deituz (Katia Madina). 

«