“BDIH Konexio 2020” laguntza-programa / Programa de Ayudas “BDIH Konexio 2020”

SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, Euskal Autonomia Erkidegoko industria eta enpresen jarduera sustatzeko bere konpromisoan, laguntza plan berri bat jarri du abian, berrikuntza, nazioartekotzea eta Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartea, eta enpresen ekintzailetza-jarduera indartuz industria garatu, dibertsifikatu eta lehiakortasuna hobetzeko.

“BDIH Konexio 2020” laguntza-programa berri honen helburua euskal enpresek BDIH (Basque Digital Innovation Hub) esperimentatzeko eta probatzeko azpiegituraren sarbidea, konexioa eta ezagutza sustatzea da. Horrela, programa berriak honako 4.0 teknologien xurgapen-gaitasuna handitzea ahalbidetuko duen ekintza-plan bat egiteko laguntza teknikoa emango du: robotika malgua eta elkarlanekoa, fabrikazio gehigarria, material aurreratuak, zibersegurtasuna eta artezketa digitala, edo, hala badagokio, BDIH nodoen azpiegituretan egin beharreko teknologia horien kontzeptu-proba bat egitea.

Programaren laguntzen zenbatekoak proiektuaren ezaugarrien arabera, 12.000 edo 20.000 eurokoak izango dira gehienez, eta enpresak hala eskatuz gero, Europako NZH batekiko lankidetza finantzatzeko ere balioko dute, betiere Europako NZH hori NBHren lankidetza-sarearen barruan badago.

Enpresak urriaren 21era arteko epea edukiko dute programan parte hartzeko.

Irailaren 29an, 10: 00etan SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen taldeak 30 minutuko webinar bat eskainiko du  “BDIH-Konexio” laguntza-programa berri honen edukiaren aurkezpena egiteko eta parte hartzeko baldintzak jakinarazteko. Parte-hartzaileek sor dakizkiekeen zalantzak argitzeko aukera baliatu ahal izango dute.

Webinarraren erregistro-esteka

Programari buruzko informazioa

La Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial SPRI, en su compromiso de impulsar la actividad industrial y empresarial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, ha puesto en marcha un nuevo plan de ayudas para el desarrollo, diversificación y mejora de la competitividad mediante el fortalecimiento de la innovación, la internacionalización y la Sociedad de la Información y el Conocimiento, así como la actividad emprendedora de las empresas.

El objetivo de este nuevo programa de ayudas denominado “BDIH Konexio 2020”, es apoyar el acceso, conexión y conocimiento de la infraestructura de experimentación y testeo que es el BDIH (Basque Digital Innovation Hub) por parte de las empresas vascas. Así el nuevo programa apoyará el acompañamiento técnico para la elaboración de un plan de acción que permita incrementar la capacidad de absorción de las siguientes tecnologías 4.0: robótica flexible y colaborativa, fabricación aditiva, materiales avanzados, ciberseguridad y rectificado digital, o la ejecución en su caso, de una prueba de concepto de dichas tecnologías a realizar en las infraestructuras de los nodos del BDIH.

Las cuantías de las ayudas del programa serán de un máximo de 12.000 ó 20.000 euros, dependiendo de las características del proyecto, y también servirán para financiar la colaboración con un Digital Innovation Hub Europeo en caso de que la empresa así lo requiera, siempre y cuando dicho DIH Europeo esté dentro de la red de colaboración del BDIH.

Las empresas tendrán de plazo hasta el 21 de octubre para participar en el programa.

El día 29 de septiembre a las 10:00 horas el Grupo de Iniciativas Estratégicas del Grupo SPRI ofrecerá un webinar de 30 minutos para presentar el contenido de este nuevo programa de ayudas “BDIH-Conexión” y comunicar las condiciones de participación. Los participantes podrán aprovechar la ocasión para resolver las dudas que puedan surgir.

Enlace registro webinar

Información sobre el programa