Tokiko ekintzailetza-proiektuen barruan enpresa-jarduera berriak martxan jartzera bideratutako diru laguntzen deialdia

Lanbide - diru laguntzen deialdia

Deialdi honen xedea honako hau da: negozio-ideia zehatz bat duten eta tokiko ekintzailetza-proiektuetan parte hartzen duten pertsona ekintzaileen enpresa-proiektu berriak sustatzeko 2013an emango diren diru laguntzen deialdia, oinarriak eta arauak ezartzea. Diru-laguntza horiei esker, ekintzaileek enpresa-jarduera martxan jartzeko beharrezko ekintzetan soilik aritzeko aukera izango dute.

Betebeharrak:

a) EAEn bizitzea

b) Langabeak izatea eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.

c) Enpresa-bideragarritasunaren plan bat edukitzea enpresa edo negozio berri bat martxan jartzeko. Dagokion erakunde laguntzaileak baliozkotzat jo beharko du plan hori, laguntza-fasean.

d) Lanbidek baimendutako erakunde laguntzaileren batek enpresa bat sortzeko antolatzen duen aholkularitza- eta laguntza-prozesu batean parte hartzea

 

a) Enpresa edo negozioa martxan jartzen aritzea soilik.

b) Enpresa edo negozioa jartzeko egiten diren aholkularitza- eta laguntza-ekintza guztietara joatea. Deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek zehaztuko dituzte ekintza horiek.

c) Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta ematea, negozioa martxan jartzeko tutoretza- eta laguntza-prozesua amaitzen denetik 3 hilabeteko epean gehienez ere

The greater the overall correlation, the more quickly the power of the write my essay for me university brand will decline