Ekintzailetza Sozial Kooperatiboaz UGLEn

UGGASA-k, martxan jarri duen UGKoop proiektuaren markoan, gaur eskualdean Ekintzailetza Sozial Kooperatiboa eta ekosistema kooperatiboak sustatzeko helburuarekin, lehen urratsa eman da Biziola eta Urola Garaiko Lanbide Eskolarekin elkarlanean. Izan ere, goi mailako ikasleak izan dira entzuleak eta hauek lan merkatura ateratzen direnean, norberaren konturako lanaz gain, ekintzailetza ere aukera bezala izan dezakete eta ekintzailetza moduen artean, ekintzailetza sozial kooperatiboa.

Etorkizuneko langile eta ekintzaileei Urola Garaiaren beharrei eta ezaugarri territorial eta kulturalei lotutako proiektu kooperatibo, sozial eta kolektiboak garatzeko informazioa transmititu zaie eta tokiko garapena bizitza sostengatzen duten jarduera produktibo zein erreproduktiboak indartzera bideratu behar dela nabarmendu. Horretarako, jarduera horietan herritarrek kontrola berreskuratzea funtsezkoa da.

Horrela, dagoeneko martxan dauden esperientzia zehatzei ahotsa eman diegu, Ekintzailetza Sozial Eraldatzailean interesa agertzen dutenei bide hori jorratzeko aukera zabalduz.

Farapi kooperatibak gidaturiko saioan, Basabe Garagardoak eta Aztigoxo Gozotegiak ere parte hartu dute beraien esperientziak azalduz.

 

 

 

« »