Elikadura burujabetzarantz logika kooperatibotik

UGGASA-k Biziolarekin elkarlanean, martxan jarri duen UGKoop proiektuaren baitan, ‘Asteazken Kooperatiboak’ ekimenetan bigarrena ospatu zen otsailaren 22an. ‘Elikadura Burujabetzarantz logika kooperatibotik’ izan zen gaia eta Euskal Herriko hiru proiektu interesgarri izan genituen Ezkion.

Alde batetik, Biziola-k bere proiektua azaldu zuen, eskualdeko ekoizleen produktuen salmentarako gunea, produktuak bildu eta banatzeko logistikarako gunea jarri baitu martxan orain dela gutxi.

Bestetik Ereindajan, sozialki justuak diren kontsumo-ereduak garatu eta indartzeko Debagoienako proiektua azaldu ziguten. Debagoienako zein Euskal Herri osoko elikagai eta produktuen salmentan aritzen dira (%95a ekologikoa), ekoizleek bitartekarien beharrik gabe ekarriak.

Azkenik, Herrerako Sukalde proiektua azaldu ziguten. Kolektiboki antolatutako sukalde zerbitzua da. Denbora, esfortzua eta gastuak elkarrekin aurreztuz, lurraldeko lehenengo sektoreko produktuekin eta dendetako lehengaiekin egindako jaki osasuntsuak etxera eramateko.

 

 

Oso eredu interesgarriak, elikadura burujabetzarantz bidea hautatu dutenak eta bertakoa eta osasuntsua kontsumitzea posible dela baieztatzen dutenak. Bertako ekoizleak babestuz eta berriak sustatuz.

Urola Garaian Elikadura Burujabetzaren baitako proiektuak sortzeko bidelagun eta eredu direla argi geratu zen.

 

« »