Fabrikazio Mekanikoko Eragiketa Osagarriak ziurtagiri profesionala / Certificado profesional de Operaciones Auxiliares de Fabricación Mecánica

Azaroan hasi eta otsailaren 25a bitartean Fabrikazio Mekanikoko Eragiketa Osagarriei buruzko lanbide prestakuntza burutzen ari diren herritarrek ziurtagiri profesionala eskuratu ahal izango dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Elkar-Ekin Lanean programaren bidez diruz lagunduta, UGGASAk bideratzen duen proiektua da eta UGLEn, Urola Garaiko Lanbide Eskolan gauzatzen ari da. Urola Garaiko Gizarteratze eta Laneratze sarearen baitan sortu da eta eskualdean 1 mailako ziurtagiri profesionalen hutsunea betetzera dator. Guztira 430 orduko formakuntza izango da.

Parte hartzaileek, kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren irizpideak kontuan izanda. oinarrizko fabrikazio-eragiketak egiteko, eta mekanizazio, muntaketa eta galdaketa automatizatuko prozesuak elikatzeko eta haiei laguntzeko gaitasunak landuko dituzte.

Hala, goi-mailako teknikari baten argibideei jarraituz eta ezarritako prozeduren arabera lan eginez, produktu elektromekanikoak fabrikatzen eta muntatzen dituzten enpresa handi, ertain eta txikietan garatu ahal izango dute lan- jarduera.

Las personas participantes del curso sobre Operaciones Auxiliares de Fabricación Mecánica, que se impartirá hasta el 25 de febrero, obtendrán el certificado profesional.

Es un proyecto financiado por la Diputación Foral de Gipuzkoa a través del Programa Elkar-Ekin Lanean, promovido por UGGASA y que se está impartiendo en UGLE Urola Garaiko Lanbide Eskola. Se ha creado dentro de la Red de Inserción Sociolaboral de Urola Garaia y viene a cubrir la ausencia de certificados profesionales de nivel 1 en la comarca. En total serán 430 horas de formación.

Las personas participantes, teniendo en cuenta criterios de calidad, seguridad y respeto al medio ambiente, trabajarán las capacidades de alimentación y apoyo a las operaciones básicas de fabricación y a los procesos de mecanizado, montaje y fundición automatizada.

Así, siguiendo las instrucciones de un técnico superior y trabajando según los procedimientos establecidos, podrán desarrollar su actividad laboral en grandes, medianas y pequeñas empresas dedicadas a la fabricación y montaje de productos electromecánicos.