Gurpila puztu eta
bizikleta garbitzeko
zerbitzu publikoa

Errenteriako Udala

Errenteriako bidegorrian dabilen edozein bizikleta-erabiltzailek presio egokiarekin eraman ditzake bizikletaren gurpilak, Errenteriako Udalak herritarren esku jarritako erabilera publikoko eskuzko puzgailuari esker.

Bizikletaren gurpilak eroso puztu ahal izateko, ekipamenduak irekidura bat du, non puztu nahi den gurpila txertatzen den, eragiketa egiten den bitartean geldirik eta zutik dagoena. Halaber, balbula finekin zein balbula zabalekin bateragarria den ahoko bikoitz bat dauka, baita presio-adierazle bat ere.

Aldi berean, ekipamenduak QR kode bat du, eta, bertatik, bizikletaren erabilerari, mekanikari eta mantentze-lanei buruzko eskuliburuak, aholkuak eta jarraibideak dituen web orri batera sar daiteke. Instalazio honek ematen duen zerbitzua bizikleta prest jartzetik harago doa; izan ere, bizikleta-mugikortasunaren arloan sistema hau berrikuntza bat izanik, bizikletaren erabileraren aldeko sentikortze-lan handia egiten duen elementua da.

Aurrekoaz gain, bizikleta-erabiltzaileek maiz erabiltzen duten beste puntu batean (Fanderia auzoan, hain zuzen) bizikletak garbitzeko gunea ere badago. Ur-hartune bat eta bizikletarentzako helduleku bat ditu.

«