Apirilean hasiko da HAZILAN Urola Garaia programaren VII. edizioa / En abril comenzará una nueva edición de HAZILAN Urola Garaia

UGGASAk bideratutako Urola Garaiko HAZILAN programak VII. edizioa gauzatuko du apirilean hasi eta uztaila bitartean. Parte hartzaileek arlo ezberdinetako enpresetan 200 orduko praktikak burutuko dituzte eta lana bilatzeko garrantzitsuak diren gaitasunak indartzeko formakuntza jasoko dute.

Ekimenean parte hartuko duten pertsonek UGGASAko teknikarien eskutik jasoko dute 80 orduko formakuntza, apirilaren 19an hasita eta 9:30-13:30 ordutegian. Maiatzean, eskualdeko enpresa ezberdinetan parte hartzaile bakoitzak bere profil eta interesen araberako praktikaldia hasiko du du. Parte hartzeko hautaketa prozesua izen emate ordenaren araberakoa izango da.

HAZILAN proiektua goi mailako ikasketak dituzten 44 urte azpiko langabetuei zuzendutako ekintza plana da, laneratzeko aukerak eta bideak hobetzea bilatzen duena. Urola Garaiko Garapen Agentziak uste du, bizitzarako eta lanerako garrantzitsuak diren gaitasunak sustatzeko eta kudeatzeko eta nork bere burua ezagutzeko nahiz ezagutarazteko esperientzian oinarritutako ikasketa prozesu baliotsua dela.

Izan ere, UGGASAk, HAZILAN bezalako programak bideratuz eta Urola Garaia garatzeko bere konpromisoari eutsiz, enpresa, aditu eta herritarren arteko elkarlana bultzatzea du helburu, ekosistema aktibo bat sortuz arlo ekonomikoa sustatzeko eta gizarte ongizate osasuntsua lortzeko.

Hala, UGGASAko enplegu orientatzaileak langabezian dauden profesionalentzat bide berriak erraztu eta garatzeko lanean dihardute, uneoro eskualdeko lan poltsa aztertu eta lanketak eginez.

Ekimenean parte hartzen dutenek kontaktuak egiteko aukera baliatu ahal izango dute eta lan merkatuan txertatzeko ikusgarritasuna ere lor lezakete.

Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu honen finantziaziorako funtsen %50, EGIF-ek, Europako Gizarte Funtsak, eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

Gehiago jakin edo izena emateko:

943 25 00 98 edo lanpoltsa@uggasa.eus

La VII edición de HAZILAN Urola Garaia que facilita UGGASA, se desarrollará entre los meses de abril y julio. Las personas participantes recibirán formación para trabajar y fortalecer las competencias clave para el mundo laboral y tendrán la oportunidad de realizar 200 horas de prácticas en empresas de diferentes ámbitos.

Las personas que participen en la iniciativa recibirán de la mano de las técnicas de UGGASA una formación de 80 horas, que se impartirá a partir del 19 de abril y en horario de 9:30  a 13:30. En mayo comenzarán las prácticas en diferentes empresas de la comarca, en función de los perfiles e intereses de cada participante. El proceso de selección para participar dependerá del orden de inscripción.

El proyecto HAZILAN es un plan de acción dirigido a personas desempleadas menores de 44 años con estudios superiores que buscan mejorar sus posibilidades y vías de inserción en el mercado laboral. La Agencia de Desarrollo de Urola Garaia considera que se trata de un valioso proceso de aprendizaje basado en una experiencia de promoción y gestión de competencias importantes tanto para la vida como para el trabajo, así como de autoconocimiento y posibilidad de darse a conocer.

De hecho, UGGASA en su firme compromiso con el desarrollo de Urola Garaia y a través de programas como HAZILAN, tiene como objetivo impulsar la colaboración entre empresas, expertos y ciudadanía para la creación de un ecosistema activo, impulsando la promoción económica y el bienestar social saludable.

Para ello, las orientadoras de empleo de UGGASA trabajan constantemente para facilitar y desarrollar nuevas vías a l@s profesionales en situación de desempleo, mediante el análisis en cada momento de la bolsa de empleo comarcal.

Las personas participantes en la iniciativa HAZILAN podrán aprovechar la ocasión para realizar contactos y conseguir visibilidad en su inserción en el mercado laboral.

Esta actuación se desarrolla en el marco de POPV FSE 2014-2020 HAZILAN, cofinanciado en un 50% por FSE (Fondo Social Europeo), y está coordinada por GARAPEN (Asociación Vasca de Agencias de Desarrollo).

Para más información o inscripciones:

943 25 00 98

lanpoltsa@uggasa.eus