Enplegua eta lan orientazioa

HAZILAN Urola Garaia

zer-da

» Goi mailako ikasketak dituzten 20 eta 44 urte bitarteko langabetuak laneratzea ahalbideratzen duen programa bat da, beraien ezagutzak eta gaitasunak Urola Garaiko enpresetan garatzeko aukera ematen duena.

» Helburu nagusia lan-bilaketan eta laneratze prozesuan jarraipena eta laguntza prozesu bat eskaintzea da, parte hartzaileen aktibazioa sustatuz.

» Helburuak:

» Parte hartzaileei zeharkako konpetentziak garatzeko prestakuntza eta jarraipena eskaintzea.
» Praktika egonaldi baten bitartez, parte hartzaileen perfilarekin bat datorren eremuan lan-esperientzia bereganatzea/areagotzea.
» Lan merkatuak eskatzen dituen ezagutza teknikoak bereganatzea.
» Proiektu bat bideratu nahi duten enpresatan pertsona horiek txertatzea, hainbat eratara (praktikak, lanpostuan bertan prestakuntza, proiektu berriak…).

» POPV FSE 2014-2020 HAZILAN markoaren barruan kokatzen den ekintza da, %50ean FSEk kofinantziatuta eta GARAPEN, Euskal Garapen Agentzien Elkarteak koordinatuta

 

Nori zuzenduta dago?

» 20 eta 44 urte bitartean dauden eta goi-mailako ikasketak (batxilergoa, Goi mailako heziketa zikloa, ikasketa unibertsitarioak) dituzten pertsona langabetuei (baita lanaldi-partzial egoeran daudenei ere).

» Unibertsitateko ikasketak bertan behera utzi dituzten gazte langabetuei

 

Faseak

Parte hartzaileen eta enpresa-proiektuen ezaugarrietara egokitzen diren lau faseko ibilbide bat proposatzen du Hazilan proiektuak: Aktibatu, Kokatu, Lanekin eta Talentu Ihesa.

 

 

AKTIBATU: kualifikatuak dauden langabetuak aktibatzea.

Ibilbidearen hasiera da, laneratzeko laguntza-prozesuaren hasiera, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak (autoezagutza, motibazioa, ekimena, komunikazioa, talde lana) landuz. Talde dinamika praktikoen bitartez, helburua, pertsona kualifikatuen gaitasunak aktibatzea da, eta aldi berean, indibidualki jarraipenak egiten dira.

TALENTU IHESA: trebakuntza eta proiektuak

Enpresan proiektua/praktikak aurrera eraman ahal izateko trebakuntza teknikoa eskainiko da. Honela, parte hartzaileek, eskualdeko enpresen eta lan merkatuaren beharrak asetuko lituzkeen ezagutza teknikoak eskuratuko dituzte.

KOKATU: praktikak Urola Garaiko enpresetan.

Helburua, parte hartzaileen perfilarekin bat datorren lan-esperientzia areagotzea da. Ikaskuntza praktikoko egonaldi hauekin, parte hartzaileak inguruko enpresekin harremanak sortu eta kontaktu zerrenda zabaldu dezake, ikusgarritasuna lortuz eta lan-merkatuaren ateak zabalduz.

LANEKIN: lanpostuko prestakuntza

Fase honen helburua, pertsona kualifikatuek kontratazio-premiak dituzten enpresetan lanpostu jakin baterako prestakuntza espezializatua jasotzea da. Era horretan, pertsona horiek enpresan bertan laneratuko dira. Enpresak, nolanahi ere, instruktore bat izendatuko du prestakuntza ikuskatzeko eta parte hartzailea bere testuinguruan kokatzeko.

Enpresa parte hartzaileak

» Ikt On

» Eneko Maiz (Diseinatzaile grafikoa)

» Josu Altzelai (argazkilaria)

» Prest Lan Bertikalak

» Zuri zuri labandegia

» Irnasa

» Attiko

» Ingenieria Isae

» Larraitz Urretsilla (Coaching)

» Illargi Okindegia

» Asesoría Oreka

» CIE Legazpi

» UGLE

» Rozalma Agrisolutions

» Manipulacion Mendizabal

» GKN DRIVELINE LEGAZPI

» Fundación Bereciartu

» Calderería Aizkorri

» Legazpi

» Gureak lanean

» HORNOS ARROLA

» UROLA S.Coop.

» ULMA PACKAGING S.COOP

» BITARTEAN Elkartea

» UGGASA

» Haztegi Ikastola

» Urretxu-Zumarraga Ikastola

» Arizmendi Ikastola

» Guarderia Anjos

» Bizilore Eskola

» Mariaren Lagundia Ikastola

» Synergie Empresa de trabajo Temporal

» Argia Ikastola

» Fundacion Peñascal

» La Salle Eskola

» Adaki Diseñua eta Publizitatea

» Smartlog

» Alcorta y Mendizabal

» Lenbur Fundazioa

» Ameztoi Anaiak

» Bergarako Artxibategi Munizipala

» Gureak Berdea

Izena ematea

Izena emateko aukerak:

» Urola Garaiko Garapenerako Agentziako Enplegu zerbitzua

UGGASA
Patricio Etxeberria, 3 solairuartea
20230 Legazpi.
Telf: 943 25 00 98
lanpoltsa@uggasa.eus

» HAZILAN web orriaren bitartez