HAZILAN testigantzak

HAZILAN VI EDIZIOAREN TESTIGANTZAK

Laneratze prozesurako behar nuen laguntza izan dut Hazilan programan. Lan bilaketan, Hazilanen eman dudan pauso bakoitza egokia zela banekien, momentu oro profesional baten aholkularitza eta babesa izan dudalako.

Praktikak burutzeko egin beharreko bilaketa oso oso ongi bideratuta egon da UGGASAren partetik; gure profila, sendotasunak eta nahiak aintzat izan dituzte eta nire kasuan behintzat, emaitza bikaina izan da.

Hazilan gehiago behar dira!

Janire 41, Informatika Ingeniaria

Langabezian geunden profil ezberdinetako jendeak osatu dugu taldea. Hazilanek eskaintzen duen programa eta jarraipena oso ondo landutakoak eta egokiak iruditu zaizkit. Mila esker guztiagatik!

Laura 40, Dietetika eta Nutrizioan aditua

Hazilaneko praktika programa oso baliagarria izan zaigu, gure beharretara egokitzen den perfila duen pertsona batekin kontatu dugulako eta batez ere kontratazio bat egin baino lehen, oso beharrezkoa den aurretiko elkar ezagutza bat ahalbidetzen duelako. Oso inportantea da, kontratatu nahi duzun pertsonak, aldez aurretik, zure enpresaren funtzionamendua eta lana egiteko modua ezagutzea, eta horrelako programekin hau posible egiten da.

Bakarne Egiguren. ARROLA Servicio Integral para Instalaciones de Tratamiento Térmico (Zumarraga)

Hazilan programan nire kualitateak baloratzen, elkarrizketak burutzen eta lana modu aktibo batean bilatzen ikasi dut. Proiektuen kudeaketarako programak ezagutzea ere oso erabilgarria izan zait.

Beste alde batetik, UGGASAk ikastaroa eta praktikak oso ondo bideratu dituela iruditzen zait. Rocioren bitartez dena oso erraza izan da.

Ainara 36, Diseinatzaile grafikoa

Hazilan programan lan mundura bueltatzeko prozesuan eman behar nituen pauso berriak nola gauzatu erakutsi didate, nire bertuteak zeintzuk diren ausnartuz eta hauei behar zaien balioa emanez.
Rociok lan bikaina egin du eta gustora parte hartu dut.

Aloña 44, Administraria

Guretzat, proiektuka eta talde-lanean jarduten dugun neurrian, funtsezkoa da taldekide egokiak aurkitzea. Zentzu honetan, pertsona, haren ezagutza, gaitasun eta lanerako jarrera gertutik ezagutu ahal izan ditugulako pozarren gaude. Mila esker beraz, erronka hau zuena egiteagatik eta behar genuen momentuan aukera hau eman izanagatik.

Josune Aranguren. IKT ON Koop. Elk. Txikia (Urretxu)