Tailerra: “ENERGIA KONTSUMITZEKO ETA SORTZEKO MODU BERRIAK”

ENERGIA KONTSUMITZEKO ETA SORTZEKO MODU BERRIAK

Energia sortzeko eta kontsumitzeko modu berri bateranzko trantsizioa abian da, eta norberak egin dezakeena ezagutzea funtsezkoa da fakturan aurrezpena lortu nahi bada. Horregatik, UGGASAk, eskualdeko Udalekin eta Merkataritzako Bulego Teknikoekin batera, merkataritzari eta ostalaritzari eta zerbitzu profesionalei zuzendutako tailer bat eskaintzen dizuegu.

Hurbileko eta konfiantzazko giro batean, energia-aditu batek azalduko digu nola ulertu kontsumo-datuak, fakturak, eta egungo merkatu elektrikoan gertatzen ari dena. Baita energia aurrezteko oinarrizko gakoak ere. Animatu eta hurbildu zure faktura batekin, behar dituzun azalpen guztiak izan ahal izateko.

Horretarako, 3 tailler antolatu dira toki eta ordutegi ezberdinetan, hobekien datorkizuna aukeratzeko.

» Azaroak 3, osteguna, 9:30 – 12:00 –  Kultur Etxea (ZUMARRAGA)
» Azaroak 3, osteguna, 14:00 – 16:30 Kultur Etxea (URRETXU)
» Azaroak 10, osteguna, 14:00-16:30  Kultur Etxea (LEGAZPI)

Ekintza hau Mankomunitateak sustatzen duen Urola Garaiko Jasangarritasun Energetitkoko Planean txertatzen da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren babesa du.

Aretoa hobeto antolatzeko, honako esteka honetan izena ematea eskertzen dizuegu:

Izen-emate datuak

Bertan ikusiko garelakoan, jaso gure agurrik beroena.
Informazio gehiago jasonahi izanez gero, idatzi energia@uggasa.eus helbidera edo deitu 943 72 52 16 telefonora.

 

ENERGIA KONTSUMITZEKO ETA SORTZEKO MODU BERRIAK

« »