Txertatu Merkatuan, Irailatik aurrera formakuntza berria.

Irailatik aurrera, Uggasan, Txertatu Merkatuan proiektua martxan jarriko dugu. Honen bidez, 16 eta 30 urte bitarteko gazteek, betiere kualifikazio gutxikoak, lanik gabekoak eta prestakuntza jasotzen ari ez direnak badira, orientazio eta formakuntza soziolaboral prestakuntza-prozesuetan parte hartu ahalko dute, motibazioa eta gaitasun pertsonalak garatuz. Honez gain, gaur egun gehien erabiltzen diren lan-bilaketa teknikak ezagutuko dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %91.89, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Bi faseetan banatzen da, lehenengoan, Egokitu, partehartzailearen abileziak eta gaitasunak identifikatzen dira, banakako ekintzekin (metodologia berriztatzaileekin: YouRock, norbanako elkarrizketak….) nahiz taldeko ekintzekin (talde lanaren bidez gaitasunak garatzeko).

Bigarrengoan, Trebatu, prestakuntza teknikoa eskeiniko da: Jendearekiko Arretan lan egiteko Konpetentziak eta Teknikak bereganatu. Honen helburua “Egiten ikastea” izango da, gaur egun merkatuak balioetsitako abileziak indartzeko.

Informazio gehiago web orrialdean.

Interasatuak Uggasak Legazpin kokatua duen bulegora gerturatu beharko dira, edo zenbaki honetara deitu: 943 25 00 98.

 

Dabei wechseln sich männliche und weibliche tiere bachelorarbeit schreiben ab