Adimen Artifizial Sortzailean espezializatutako programa

Martxoaren 22tik maiatzaren 31ra bitartean, industria-enpresei zuzendutako Adimen Artifizial Sortzailean espezializatutako programa berria abiaraziko da. Programa hau brainandcode.tech, DigiTalentu eta ADI Revolution enpresek sustatu dute, UGGASA eta  Iraurgi Berritzen Garapen Agentziekin lankidetzan.

Adimen Artifizial Sortzailea erabiltzeko trebetasunak garatzea erabakigarria izaten ari da industria-enpresen arrakastarako, errentagarritasunari eusteko enpresa-ingurune gero eta lehiakorrago eta globalago batean. Testuinguru horretan, erronka horri heltzeko sortu da programa.

Prestakuntza-ibilbidea parte-hartzaile guztientzat komuna den sarrera-modulu batez egituratzen da, eta inskribatutako bakoitzarentzat aukera askeko espezializazio-modulu batekin edo batzuekin osatzen da: Zuzendaritza eta zerbitzu zentralak; salmentak, marketina eta bezeroarentzako arreta; ekoizpena, biltegia, kalitatea eta mantentze-lanak; eta Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B) eta teknologia digitalak.

Ikuspegi erabat praktikoa du, eta programaren helburua da aurkeztutako erabilera eta tresna kasuak zuzenean aplikatu ahal izatea industria-enpresako sail funtzional nagusien egunerokoan.

⇒ Programaren aurkezpen-bideoa esteka honetan ikus dezakezu: bideoa

⇒ Izena eman nahi baduzu edo programaren dosierra ikusi, egin klik esteka honetan: Dossierra

Beste edozein galdera edo zalantza izanez gero, kmadina@uggasa.eus helbidera zuzendu zaitezke edo 943 725 929 telefonora deitu (Katia Madina) .

 

«