BERTATIK BERTARA: ARO BERRI BATEN HASIERA

Bertatik Bertara

Bertatik Bertara proiektuak orain arte izandako bilakaeraren pauso berri gisa, eskualde mailan lehen sektoreari eta bereziki bertako baserrien ekoizpena eta produktu horien kontsumoa sustatzeko estrategia edo ekintza plan bat eragile desberdinekin egitearen beharra adostu da.! Egitasmo horren atzetik daude eskualdeko Udalak, Uggasa, Goimen, Gipuzkoako Foru Aldundia eta baita, laguntzaile gisa, Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Innobasque ere.

Datozen 4-5 urtera begirako ekintza plan edo estrategia hori de”nitu ahal izateko hausnarketa eta lanketa prozesu bat diseinatu da, non eragile desberdinek parte hartuko duten: baserritarrak, kontsumitzaileak eta gaiarekin zerikusia duten eskualdeko arduradun politiko zein teknikariak.!

Lanketa prozesuaren ibilbidea, pasa den asteazkeneko, Apirilaren 30eko, bilerarekin hasi genuen.

Lehenengo fase honetan, Legazpiko Gizarte Zentroan eskualdeko 12 baserritar, Legazpiko Udaleko nekazaritza teknikaria den Jone Azpeitia, Urretxuko zinegotzi den Unai Badiola eta Uggasako ordezkari eta proiektuaren koordinatzaile den Josune Makaia elkartu ginen.

Baserritarrak izan ziren Bertatik bertara saioko protagonistak eta gaurko egoera eta 10 urteko epean izan nahi genukeen eszenatokia jorratu genituen. Lan bikaina egin zuten, elkarrizketa aberatsean gogoeta sakonak partekatu baitziren. Bigarren faserako gonbidapenarekin amaitu zen saioa.

Oraingoan baserritarrekin egin den lan bera maiatzaren 15ean kontsumitzaileekin egingo dugu, 14:30ean Urretxuko kultur etxean, eta maiatzaren 21ean politikariekin eta teknikariekin, 13:00etan Zumarragako kultur etxean.

Eta behin gaurko argazkia eta bisioa batu ditugunean, orduan ekingo diogu bigarren faseari, ekintza planaren helburuak eta ekintzak de”nitzeari eta prozesuak berak esango digu hori nola egin: eragile desberdinekin banatuta, edo denok elkarrekin.

www.bertatikbertara.info

 

 

Many magazine articles, for example, and a number of nonfiction books, are basically profiles of one of these types of entities, college homework college-homework-help.org/ and fiction writing, of course, is a form of narrative, albeit one that is invented or based on a real-life subject