ONBIDERATU exoeskeletoa hitzaldi-erakusketa

Urola Garaia eskualdeak, abian duen ONBideratu prozesu estrategikoaren baitan, Errehabilitazio Sistema eta Orto-protesia arloan, eskualdean garatu daitezkeen aukera berritzaileak lantzen jardun du azken urteetan, beti ere garapen endogenoa oinarritzat harturik.

Aurkezten den Hitzaldi honek, ONBideratu estrategia honen inguruan sakontzen lagunduko digu. Gainera, beste honako helburu hauetan sakontzen ere:

  • Lehen mailako Ezagutza eta Teknologia gerturatu eskualdera eta sektore berri batean enplegu sorrerarako urratsak aztertu Cyberdyne Inc. enpresarekin lankidetzan.
  • Errehabilitazio sistemak, laguntza teknikoak eta honen inguruan sortu daitezkeen produkzio/fabrikazio aukerak identifikatu industria sektorea sendotze aldera.
  • Arlo Publiko, Pribatu eta Sozialaren arteko lankidetza eta elkarlana sustatu sektorearen garapenean

Hizlaria: CYBERDYNE Inc. enpresa Japoniarraren Presidentea den Yoshiyuki SANKAI jauna

Eguna: Irailak 12, ostirala

Ordua: 19.00-20.00

Lekua: Labeaga Aretoa-Urretxu

Html und dann noch in https://ghostwriter-hilfe.com/seminararbeit/ fachkräftemangelbranchen
« »