Nazioarteko Gauzatu 2021, lau milioi euroko laguntzak euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko / Gauzatu Internacional 2021, 4M de euros en ayudas para la internacionalización de las empresas vascas

Nazioarteko Gauzatu Programa Euskadiko ETEei eta enpresa handiei atzerrian kokatzen eta atzerriko herrialdeetan duten nazioarteko posizionamendua hobetzen bultzatzeko laguntzak dira.

Helburua euskal enpresen nazioarteko jarduera eta errentagarritasuna errotu eta sendotzea da, hau da, nazioartean dauden euskal enpresen ezarpenak (ezarpen produktiboak edo produkzio-prozesuari lotutako zerbitzu teknikoenak) kokatzen, zabaltzen eta berritzen laguntzea, babesa emanez sendotu daitezen eta kanpo-merkatuko presentzia indartu dezaten, horrela euren lehiakortasuna eta, beraz, etorkizuneko bideragarritasuna handitu dezaten.

Laguntzak interesik gabeko finantzaketa itzulgarritan emango dira, urtero ordainduko direnak egindako inbertsioen araberako proportzioan, eta bost urtean itzuli beharko direnak inbertsio proiektua amaitu eta bigarren ekitalditik aurrera.

Aurre eskaera egiteko

El Programa Gauzatu Internacional es un programa de ayudas para incentivar a las PYMEs y grandes empresas vascas a establecerse en el extranjero y mejorar su posicionamiento internacional en países extranjeros.

El objetivo es arraigar y consolidar la actividad y la rentabilidad internacional de las empresas vascas, es decir, contribuir a posicionar, difundir e innovar las implantaciones de las empresas vascas en el ámbito internacional (implantaciones productivas o de servicios técnicos vinculados al proceso productivo), de forma que se fortalezcan mediante su apoyo y refuercen su presencia en el mercado exterior, aumentando así su competitividad y, por tanto, su viabilidad futura.

Las ayudas se concederán en forma de financiación reembolsable sin intereses, que se abonarán anualmente en proporción a las inversiones realizadas, y deberán ser reembolsadas en un plazo de cinco años a partir del segundo ejercicio posterior a la finalización del proyecto de inversión.

Para hacer la presolicitud

« »