Garapen Jasangarria

ESKOLAKO AGENDA 2030 (Lehengo Eskola Agenda 21)

 

eskolako agenda logoa

Eskolako Agenda 2030, ikastetxeak eta haren inguruneak ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko egiten duen ekintza plana da. Hezkuntza-komunitatearen konpromisoa da.

Eskualdeko 4 udalen eta 7 ikastetxeen partaidetzarekin lantzen da Eskolako Agenda 2030 proiektua Urola Garaian.

Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren arloko arazo bat hautatzen da eta horren inguruan garatzen da programa

 

Ikastetxeek, ingurumenaren ikuspuntutik, hurbileko inguruaren egoeraren diagnostikoa egingo dute. Emaitzak aztertu ondoren, analisiaren ondorioak aterako dituzte eta ingurumena hobetzeko helburuak proposatuko dituzte.

Egindako lanketa horretan, herria hobetzen laguntzeko, Udalei ere aurkeztuko zaie proposamenen zerrenda. Bilera horretan udal arduradunek hartuko dute parte, ikasleek egindako ekarpenak entzunez eta haiei erantzunez.

Eskolakoko Agenda 2030 iraunkortasunerako hezkuntza-estrategia garrantzitsua ez ezik, ikasleek udalerrien ekintza-planetan parte hartzeko modua ere bada.


2022-2023 

2023-2024

 

METRO MINUTU KALKULAGAILUA: oinezko mugikortasuna sustatzeko tresna erabili