Garapen Jasangarria

Energia jasangarria

ENERGIA KULTURA BERRI BATERANTZ

Urola Garaian jasangarria, berriztagarria eta inklusiboa izango den eredu energetikoa sustatuko dugu denon artean.

Energia sistemak energia sortzeko eta kontsumitzeko modu berri batera bideratutako trantsizio-prozesua hasi du.

Energia berdeari lehentasuna emango dio.

  • Deskarbonizazioa. Erregai fosilekiko menpekotasuna murriztu eta energia berriztagarrien sorkuntza bultzatu.
  • Berotegi efektuko gasen emisioen isuriak murriztu.
  • Guztion eskura egongo den energia lortu: pobrezia eta zaurgarritasun energetikoari aurre egin.

 

Kontsumitzaileek aktiboki parte hartzea sustatuko du.

Helburua, herritarren artean energia-kultura berri bat bultzatzea da, pertsonek energiaren esparruan eta modu ezberdinetan aktiboki parte hartzeko aukera eskainiz.

Izan ere, trantsizio energetikoaren esparruko teknologia berriek aukera ematen dute autonomia energetikoa eskuratuz herritarrak ahalduntzeko.

Nola?

1. Energia aurrezpena eginez: beharrezkoak ez diren kontsumoak ezabatuz eta kontsumitu behar dena modu eraginkorragoan eginez.
2. Energia ekoiztuz: Herritarrak kontsumitzaile izateaz gain ekoizle ere izan gaitezke.

-Autokontsumorako energia berriztagarriak: norberak sortu, dauzkan beharrak asetzeko
-Energia erosketa-salmentan parte hartzea. Tokiko energia-komunitate batekin bat egin.

Ekintzak burutzeko lehengo pausoa ezagutzea da. Ezagutu aldatzeko. Ez zaude bakarrik, bidean gidatzea da gure asmoa. Elkarlanean diharduten eragile ezberdinak eta egiten duten lana ezagutu nahi dituzu?

Kontzientzia hartzea eta hobetzea beharrezkoa da. Zein da gure jokaera? Zer ari gara egiten? Zein da gure energia kontsumoarekin uzten dugun eta utziko dugun aztarna? Mugitzeko modua, etxean kontsumitzen dugun energia mota, gailuen mantenua…

Hobeto jarduteko bidea errazteko formakuntza jaso nahiko zenuke? Izan ere, gure ezagutza eta bizipenak ekintza eraldatzaile bihurtzeko unea da. Tailerrak, bideo tutorialak, gidak eta gainontzeko baliabideak nahiz eskualde mailan enpresa, ikastetxe edo elkarteentzat eskaintzen diren ikastaro pertsonalizatuak. Aldaketa egitea gure esku dago!

Energia-kultura berrirako bidean, herritarrak prozesuaren parte izatea giltzarria da! Horregatik energia gaietan herritaren eta eragileen arteko hartu emanerako bide egokiena diseinatu behar dugu beharrak ezagutzeko, ekarpenak jasotzeko eta zalantzak argitzeko.

UROLA GARAIKO ENERGIA PLANA

Ezkio, Urretxu, Legazpi eta Zumarraga, UGGASA eta Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoak sailarekin aritzen dira elkarlanean, gizartea, egungo energia eredura egokitzeko nahiz klima aldaketaren aurkako borrokan inplikatzeko. Besteak beste, udal nahiz eskualde mailan herritarrak eta sektore ekonomiko ezberdinak sentikortzeko ekintzak burutu dira: Energia-azokak, Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako “Argitu” tailerren antolaketa edo eta eskualdeko ikastetxeetan egin den 50/50 programa, adibidez. Aurrezpen eta eraginkortasun energetikoarekin zerikusia duten neurriak ere hartu dira, hala nola: udal eraikinetako energia-azterketak nahiz bizitegi-eraikinei zuzendutako “Urola Garaian Argi dugu” ekimena.

UGGASAk Gipuzkoako Energia Jasangarriaren eta Pobrezia Energetikoaren Lurralde Mahaian parte hartzen du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta beste 7 eskualderekin batera.

Aurreko esparruaren barruan eta orokorrean eskualdeak eremu aproposak izanda ekintza konkretuak martxan jartzeko, UROLA GARAIAK 2016. urtean garatu zuen eskualdeko energia plana berrikuspen prozesu batean dago 4/2019 Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko Legearen bete beharrei egokitzeko.

Egungo energia ereduaren aldaketa helburu duen planaren 4 LERRO ESTATEGIKOETAN oinarrituta urtero ekintza desberdinak gauzatzen ditugu: EFIZIENTZIA ENERGETIKOA, MUGIKORTASUNA, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK eta HONDAKINEN KUDEAKETA.

MUGIKORTASUNA

MUGIKORTASUNA

Urola Garaiko energia-planak mugikortasunarekin zerikusia duen atal bat jasotzen du eta honen harira, herritarrak eta sektore ekonomiko ezberdinak sentikortzeko ekintzak, aurrezpen ...

+ info

EFIZIENTZIA ENERGETIKOA

EFIZIENTZIA ENERGETIKOA

Energia-efizientziaren helburua energia kontsumoa murriztea da. Energia era eraginkorrean erabiltzean datza, ongarri eta zerbitzu gehiago lortu energia gutxiagorekin.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Energia berriztagarria iturri berriztagarrietatik sortzen den energia mota da. Garrantzitsuenak hauek dira: eguzki-energia, haizea, euria, itsasaldiak eta bero geotermikoa.

Hondakinen Kudeaketa

Hondakinen Kudeaketa

Hondakin mota bakoitzari aplikatu beharreko prozesu desberdinak, materialak berrerabiltzea posible den heinean edo bestela hauek baliatuz energia lortzea.