Mugikortasuna

Hirian eta herrian gaur egun dauden mugikortasun-ohituren ezaugarri nagusiak honako hauek dira: etengabeko hiri-hedapena eta ibilgailu pribatuan oinarrituta, espazio- eta energia-kontsumo handia eraginez, atmosferaren kutsadurari eta zaratari eragiten dioena eta erregai fosilen mendekotasun handia duena.

Administrazio publikoek ordezko erregaiak erabiltzea sustatuko dute, ingurumen-inpaktua arintzeko eta ibilgailuen petrolioarekiko mendekotasuna gutxitzeko. Elektrizitatea, Gas natural konprimitua edo likidotua, Petrolioaren gas likidotua, Hidrogenoa eta Bioerregaiak.

Urola Garaiko energia-planak mugikortasun lan lerroan, herritarrak eta sektore ekonomiko ezberdinak sentikortzeko ekintzak, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoarekin zerikusia duten neurriak nahiz energia-azterketak egin ditu udaletan nahiz eskualde mailan:

2.1. Udal Flota:

2.1.1 Udal flotaren berriztatzea

2.1.2 Azpikontratatutako zerbitzuetan NEG isuria murritzeko ibilgailuen erabilpena sustatu

2.2 Etxebizitza sektorea

2.2.1 Udalerriko turismo parkea NEG isuri murritzeko ibilgailuekin berriztatu

2.2.2 Mugikortasuneko komunikazio ekintzak garatu

MUGIKORTASUN MOTORIZATUA

2020an, UGGASAko garapen jasangarrirako sailak beharrezkotzat jo zuen eletrizitatean oinarritutako mugikortasunaren (elektromugikortasunaren) inguruko hausnarketa-prozesu bat sustatzea, eta, horretarako, eskualdeko hainbat sektoreri zuzendutako komunikazio-jarduerak diseinatzen hasi da.

MUGIKORTASUN EZ MOTORIZATUA

Oinezko eta motorizatu gabeko ibilgailuen bidezko (txirrindua, patinetea, etab.) mugikortasuna.