Garapen Jasangarria

Astigar zorrotza

Astigar zorrotza (Acer platanoides L.)

Agian, inoiz, Ötzi izena entzungo zenuen, “izotzezko gizakiarena”; haren izoztutako gorpua momifikaturik topatu zuten Italiako Alpeetako Ötztalgo glaziarrean, Austriako mugan. Bertan 5.300 urte igaro arren, bere gauzen artean astigar zorrotz hosto batean bildutako ikatz-hondarrak aurkitu zituzten!

Espeziearen izenak astigar zuriarekin (Acer pseudoplatanus) duen antzekotasunari egiten dio erreferentzia, nahiz eta fruitu hegaldunak edo samarak ia horizontalak izan. Alderatu gainerako vastigarrenekin! Iberiar penintsulan, Pirinioetan baino ez da hazten modu naturalean, baina askotan erabiltzen da apaingarri gisa.